Onddo iodousaindua | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Boletales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Boletaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Hemileccinum | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Hemileccinum impolitum Šutara, 2008 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Onddo iodousaindua (Boletus impolitus edo Hemileccinum impolitum) Boletaceae familiako onddoa da.[1]
Oina bota, usain txarra duelako. Ondo eginda kontsumitu behar da, kapela prestatzean lixiba usaina jariatzen du.
Sinonimoak: Boletus impolitus Fr. (1838), Xerocomus impolitus (Fr.) Quélet (1888), Leccinum impolitum (Fr.) Bertault (1980)
Kapela: 6 eta 15 cm arteko diametrokoa, hasieran hemisferikoa, ondoren ganbila, zahartzean ganbil-zabaldua, erdian hondoratua ere egon daiteke, batzuetan maspilduekin. Kolore aldakorrekoa, gehienetan zurbila, hori-buztin kolorekoa, oliba-horixkakoa edo hori-okrea. Azala hasieran belusatu fin batekin, baina berehala leuna eta ilegabea, beti lehorra.
Tutuak: Meheak, luzera ertainekoak, oinean biribilduak, hori argikoak hasieran, ondoren hori-urre kolorekoak eta, amaieran, hori-okre kolorekoak berde-olibaz nahastua.
Poroak: Meheak, hasieran biribilak, ondoren apur bat angelutsuak, tutuen kolore berekoak.
Hanka: 6 - 14 x 2 - 6 cm-koak, sendoa, hasieran oboidea, gero luzezka, betea, horixka, apur bat gorriz zikindua.
Haragia: Lodia, trinkoa gaztetan, biguna ondoren, zurixka-horixka kolorekoa. Fruta usaina du kapelan eta iodo usaina oinaren oinarrian eta azido samarreko zaporea.[2]
Etimologia: Boletus terminoaren etimologia eztabaidagarria da. Impolitus epitetoa latinetik dator, leun esan nahi duen "impolitus" hitzetik. Kapela pikortsu eta flokosoagatik.
Jangarri ona. Moztu egin behar zaio oina, oinarrian duen iodo usainik ez izateko.[3]
Boletus hau ez da oso ezaguna, urria delako; Fragante ataleko espezieren batekin nahas liteke: Boletus fragrans eta Boletus aemilii, atal honetakoa da, Boletus impolitus ere, baina hauen koloreak oso desberdinak dira.[4]
Udazkenean, hostozabalen basoetako lurzoru buztintsuetan, batez ere Quercus zuhaitzen azpian.[5]
Ipar-ekialdeko Estatu Batuak, Ontario, Itsas Probintziak, Europa osoa eta Errusia.