Helvella fusca | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Pezizomycetes |
Ordena | Pezizales |
Familia | Helvellaceae |
Generoa | Helvella |
Espeziea | Helvella fusca Gillet, 1879 |
Helvella fusca Helvella generoko onddo espezie bat da.
Bere generoko espezie guztiak gordinik toxikoak direnez, kontsumitu aurretik egosi egin behar dira, espezie honen eskasia dela eta, ez da normalean biltzen. Ez da erraza identifikatzeko.
Kapela: 4 eta 6 cm arteko altuera, zaldiz ibiltzeko aulki baten itxura du, bi edo hiru lobulu itsatsita ditu, puztuak, zimurtsuak, lehoi kolorekoak edo arre-okre kolorekoak. Behealdea tonu zuri-krema koloreekin eta zain-sareekin, zurixkak eta puztuak.
Hanka: 3 - 6 x 0,6 - 2 cm-koa, luzetarako ildoz josita dago. Formari dagokionez, haren antzekoak dira: Helvella lakunosa, Helvella crispa eta Helvella sulcata. Zuri zikin kolorekoa edo hurraren kolore zurbilekoa.
Haragia: Mehea eta hauskorra.[1]
Etimologia: Helvella hitza latinetik dator, eta lekale, barazkiak, esan nahi du, oro har, belar usaintsua. Fusca epitetoa bere koloreagatik da.
Helvella guztiak bezala, egosi ondoren jan daiteke. Gordinik toxikoa da.[2]
Hurbileko espezien artean daude: Helvella leucopus delakoa, oin leunekoa eta zuria, eta kapela beltzekoa. Helvella lacunosa espeziea, kapela beltzekoa eta oin zuri-grisaxka, eta luzetara ildaskatua. Helvella sulcata, aurrekoaren antzekoa, baina beltzagoa. Helvella crispa handiagoa da, oin zurikoa eta kapela argiagokoa, batzuetan zuri-krema kolorekoa.
Udaberriko espeziea, makalen eta burzuntzen (Populus) ondoan, zuhaitzen oinean eta baita belardietan ere.[3]