Leucocoprinus birnbaumii | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Agaricaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Leucocoprinus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Leucocoprinus birnbaumii Singer, 1962 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus birnbaumii | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Leucocoprinus birnbaumii Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria. Badirudi jaten badira urdailean arazo nabarmenak sortzen dituztela.
Sinonimoa: Lepiota luteus.
Kapela: 2 eta 4 cm arteko diametrokoa, kanpai formakoa, kolore hori bizikoa, ertza ildaskatua eta erdian titi apur batekin eta ezkata arre-herdoilez estalia.
Orriak: Estu, kapelaren kolorekoak baino zurbilagoak eta ertza marroiz punteatuta.
Hanka: 5-8 x 0,3-0,4 cm-koa, kapelaren kolore berekoa, goranzko eraztun batekin eta oinaren oinarri lodiagoarekin.
Haragia: Horixka. Usaina eta zaporea ez dira hautemangarriak.[2]
Ez da jangarria.[3]
Leucocoprinus aureofloccosus eta Leucocoprinus straminellus delakoekin nahas daiteke, horixkak, baina kapela txikiagoarekin.
Materia organikoan edo zurezko hondakinetan aberatsak diren lekuetan hazten da, loreontzietan, ongarritutako jardinetan eta negutegietan.[4]
Amerikako eskualde tropikal eta subtropikaletako espeziea da, baina oso ohikoa da klima epeleko negutegietan eta loreontzietan ere.