Lactarius rubrocinctus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Russulales |
Familia | Russulaceae |
Generoa | Lactarius |
Espeziea | Lactarius rubrocinctus Fr., 1863 |
Banaketa mapa | |
Lactarius rubrocinctus Russulaceae familiako onddo bat da.[1] Sukaldaritzarako interesik gabea.
Kapela: 3 eta 10 cm arteko diametrokoa, lau-ganbiletik, zabaldu malgura, azkenik hondoratua. Ertza mehea, lobulatu-uhindua eta kiribildua edo kurbatua. Azala bereizezina, apur bat likatsua, baina berehala lehor, zimur kizkurra erdian; kolore okre-laranjakoa edo gorri-lehoi kolorekoa, ilunagoa erdian eta okre herdoil edo okre-gorrixka koloreko orbanekin, zabalagoak erdialderantz.
Orriak: Estu, meheak, batzuk urkilatuak, itsatsi-dekurrenteak, tartekatutako orritxoekin, krema edo krema-arrosa kolorekoak edo krema-laranja koloretik okre-laranjara doazen kolorekoak, zaurietan ilundu egiten dira, eta ertz leunekoak, zorrotzekoak, eta lila zurbiletik gorrixkara doazenak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: 3 - 7 x 1 - 1,8 cm-koa, zilindrikoa, zertxobait mehetua oinarrian, kolore zuriko feltro moduko bat du, betea, gero barnehutsa, ileduna, leuna, kapelaren kolorekoa edo iluntxoagoa, eta orban arreak ditu oinarrian, orriekin bat egiten duen lekuan, tonu gorrizta ardo koloreko eremu bat du eraztun baten antzera.
Haragia: Lodia, trinkoa, okre zurbil kolorekoa, ebakitzean, ilundu egiten da, astaputzen usainaren antzekoa botatzen du eta zaporea garratza du. kolorez aldatzen ez den latex zuri bat jariatzen du, zapore gozokoa hasieran, baina gero mingotsa.[2]
Etimologia: Lactarius terminoa "lac", "lactis", esnetik dator; esneari dagokio. Latex-a jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean. Rubrocinctus epitetoa latinetik dator, gorria esan nahi duen "ruber" hitzetik eta zinta esan nahi duen "cinctus" hitzetik. Oina apaindu dezakeen goiko gerrikoagatik.
Sukaldaritzarako interesik gabea.[3]
Lactarius boletus eta Lactarius fulvissimus espezieekin nahas daiteke, baina hauek ez dute eraztunaren antzekoa den eremu koloreztatutakorik oinaren goialdean.[4]
Udan eta udazkenean hostozabal basoetan agertzen da, batez ere pagadietan.[5]
Europa.