Gymnopus hariolorum | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Omphalotaceae |
Generoa | Gymnopus |
Espeziea | Gymnopus hariolorum V. Antonín, R. Halling, M. Noordeloos
|
Gymnopus hariolorum Gymnopus generoko onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria. Asa ustelaren usaina du eta zapore desatsegina.
Sinonimoa: Collybia hariolorum.
Kapela: 2 eta 5 cm arteko diametrokoa, hasieran ganbila, gero ganbil-kanpai itxurakoa eta, azkenik, lau samarra, uhindu-flexuosoa, baita erdian hondoratuta ere eta titi kamuts batekin. Ertz zorrotza, uhindu-lobulatua, okertuta eta pixka bat ildaskatua denbora hezearekin. Azal leuna eta matea; gamuza argi kolorekoa edo arre-gorrixka kolorekoa, diskoan ilunagoa.
Orriak: Estu samar, estuak, meheak, eta adnatatik sublibrera bitartekoak; zurixkatik kremara kolorekoak eta ertzak osorik eta kolore berekoak.
Hanka: 3 - 6 (6,5) x 0,3 - 0,6 cm-koa, zaila, elastikoa, larrukara, barnehutsa, azkenik feltro itxurakoa, batzuetan izurtua, zapaldua eta oinarri pubeszente aldera ildaskatua; arre-gorrixkatik gamuza kolorekora doana, eremu apikal argiagoarekin eta oinarri ilunagoarekin.
Haragia: Zurixka, mehea, elastikoa eta zaila oinarena; aza ustelaren edo Camembert gaztaren usaina du eta zapore gozoa, baina desatsegina, aza hostoa gogorarazten duena.[2]
Etimologia: Collybia antzinako grekotik dator, eta txanpona esan nahi du. Perretxikoaren formagatik. Hariolorum epitetoa latinetik dator, astrologoa, igarlea esan nahi duen "hariolus" hitzetik. Igarleena.
Sukaldaritzarako interesik gabea.[3]
Collybia dryophila delakoarekin nahas liteke, honek oin okre-horixka du, baita Micromphale brassicolens espeziearekin ere, honek usain antzekoa du eta zur degradatuetan hazten da.
Maiatzetik urrira. Baso heze eta ilunetako pagoen hostoen artean hazten da.[4]
Europa, Errusia, India, Australia, Papua Ginea Berria, Karibea, Ameriketako Estatu Batuak eta Kanada.