Habia horia | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Agaricaceae |
Generoa | Crucibulum |
Espeziea | Crucibulum laeve Kambly, 1936 |
Habia horia edo Kabia horia (Crucibulum laeve) Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jan liteke, baina ez du sukaldaritzarako interesik.
Karpoforoa: Bereiz daitezkeen bi geruzaz osatua. 5 eta 10 mm-ko altuera eta 6 mm-ko diametrokoa. Hasieran subglobosoa, ondoren zilindrikoa, arragoa edo kopa itxuran. Gaztetan operkulu zuri edo horia eta ertza hori-lasto bizi kolorekoa; zahartzean operkulua desagertu egiten da, eta barruan habia baten arrautza txiki-txikien antzeko peridioloak ikusteko aukera ematen du (8-10 Peridiolo), zuriak edo krema-horixkak. Peridioloak Karpoforoaren barruan garatzen dira, eta denbora batez likido gelatinakara baten barruan egoten dira.[2]
Etimologia: Laeve epitetoa latinetik dator, leuna esan nahi duen "laevis" hitzetik. Barne-gainazal leunagatik.
Sukaldaritzarako baliorik gabea.[3]
Beste genero bateko Cyathus striatus, delakoaren antzekoa da, kolore arre ilunekoa, tomentosoa bere kanpoaldean eta barrualde distiratsua, grisa da eta oso ildaskatua. Cyathus olla ere, antzekoa da, bakarrik edo talde txikitan eta lurrean ateratzen da.[4]
Udazkenaren amaieran, egur usteletan, bereziki koniferoetan, baita txirloratan eta usteltzen ari den lastotan.[5]
Mundu osoko basoetan.