Amanita mairei | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Amanitaceae |
Generoa | Amanita |
Espeziea | Amanita mairei Foley, 1949 |
Amanita mairei (sinonimoa: Amanita argentea) Amanitaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarri delikatua, kozinatuta kontsumitu behar da. Gordinik toxikoa da. Amanita vaginata delakoen taldekoa da. Antza denez, Amanita hau oso ugaria da Afrikako iparraldean, ez ordea, Europan. Donostia inguruan agertzen da.
Kapela: Gris zilarreztatua, 6 eta 10 cm arteko diametrokoa, ertza gogor ildaskatua, bertan batzuetan errezel zuriaren hondarrak daude.
Orriak: Nahiko estu, zuriak eta libreak, kapelaren ertzerantz pixka bat sabeldunak.
Orri libreak: oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak
Hanka: Eraztunik gabe, vaginata taldeko guztiak bezala. subzilindrikoa, zuria, sendoa, geruza lodi eta pruinadun batez estalita dago eta batzuetan bolbaren hondarrak eramaten ditu.
Bolba: Zuria, horitu egiten da ukitzean, lodia eta luzetarako arraildurekin, goiko ertza oinetik nahiko urrun duela.
Haragia: Zuria, lodia, usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]
Etimologia: Amanita terminoa grekotik dator eta Silizia eta Siria arteko mendiari egiten dio erreferentzia, han oso ugariak ziren eta. Grezieraz beste esanahi bat ere badu, perretxikoa kontzeptu orokor gida. Argentea epitetoa latinetik dator, zilarra esan nahi duen "argenteus" hitzetik. Bere koloreagatik.
Jangarria, vaginata taldeko Amanita guztiak bezala.[3]
Amanita vaginata var. plumbea aldaerarekin nahas daiteke, baina honek oin sendoagoa du, mataza zurixka batzuekin estalita dago eta bolba lodia du.
Udan eta udazkenean hostoerorkorren basoetan.
Europa, Quebec eta Japonia.
Amanita |
| ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Amanitina |
| ||||||||
Lepidella (=Saproamanita) |
|