Kolibia erroluzea
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaPhysalacriaceae
GeneroaHymenopellis
Espeziea Hymenopellis radicata
R.H.Petersen, 2010
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel laua
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
saprobioa da
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Kolibia erroluzea (Xerula radicata) Physalacriaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du ia sukaldaritza-baliorik. Sustraia hautsi gabe ateratzeko zortea izan denean, ikusi da 80 cm ere neurtzen duela.

Sinonimoak: Oudemansiella radicata, Collybia radicata, Hymenopellis radicata.

Deskribapena

Kapela: 4 eta 10 cm arteko diametrokoa, lehenik kanpai itxurakoa, gero ganbila, ondoren laua, titi apur batekin, ertza ildaskatua. Azal likatsua eguraldi hezean, arre kolorekoa edo gris-marroixka.

Orriak: Zabal, lodiak, itsatsiak, zurixkak edo zertxobait arrosak.

Hanka: Zurixka, luzea, mehea, haritsua, hauskorra, zuzena, sustrai luze batean amaituta, gehienean hautsi egiten da ateratzen saiatzean.

Haragia: Zurixka, kapelarena mehea, oinarena haritsua, usain eta zapore leunekoa.[2]

Etimologia: Collybia terminoa antzinako grekotik dator, eta txanpona esan nahi du. Perretxikoaren formagatik. Radicata epitetoa latinetik dator, "radicatus" hitzetik, sustraiduna esan nahi du. Bere sustraiagatik.

Jangarritasuna

Erdipurdiko jangarria.[3]

Nahasketa arriskua

Oudemansiella longipes delakoarekin nahas daiteke, baina honen kapelaren eta oinaren gainazala belusatua da, eta ez likatsua.[4]

Sasoia eta lekua

Udaberritik udazkenera, hostozabalen basoetan, batez ere hildako egurretan edo pagoen motzondoetan. [5]

Banaketa eremua

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Errusia, Himalaiako eremua, Kaukasia, Japonia, Australia, Zeelanda Berria, Brasil, Ekuador, Guyana Frantsesa, Costa Rica, Errepublika Demokratikoa, Kongoko Errepublika, Hegoafrika, iran, Txina, Taiwan.[6]

Galeria

Erreferentziak

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 204 or. ISBN 84-7173-211-4..
  3. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 250 or. ISBN 84-404-0530-8..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 260 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 273 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  6. Hymenopellis radicata: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak