Ezko elur zuria | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Hygrophoraceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Cuphophyllus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Cuphophyllus virgineus Kovalenko, 1989 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus virgineus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Ezko elur zuria (Cuphophyllus virgineus) Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarri ona fina eta delikatua.
Sinonimoak: Camarophyllus niveus, Hygrophorus niveus, Camarophyllus subradiatus. Autore batzuentzat Camarophyllus niveus eta Camarophyllus virgineus berdinak dira, beste batzuentzat ez.
Kapela; 2 eta 5 cm bitarteko diametrokoa. Hasieran kanpai itxurakoa, gero laua titi batekin, eta, azkenean inbutu forman. Zuri-boli kolorekoa, higrofanoa, ez da likatsua, ertza zertxobait ildaskatua du.
Orriak: Oso dekurrenteak, okertuak, zuriak, lodiak eta zabal, orritxoekin eta laminulekin.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Zuria, oinarrian kolore arrosa izaten du sarritan, mehea, betea, gero barnehutsa, batzuetan luzetara arrailduta.
Haragia: Zuria, biguna eta hauskorra, usain eta zapore atseginak ditu.[2]
Etimologia: Hygrophorus hitza grekotik dator, heze eta ekarri beharreko, "phorèo"-tik, hau da, hezetasuna bildu eta kontserbatzen duenetik. Niveus epitetoa berriz latinetik dator, elurraren kolorekoa esan nahi duen "niveus" hitzetik. Bere koloreagatik.
Jateko ona, fina eta delikatua. [3]
Hygrophorus virgineus delakoarekin, honek tamaina handiagoa du eta jangarria da. Hygrophorus fuscescens delakoa ere jangarria da eta Hygrophorus niveus-en aldaera bat da, okre-arre kolorea du kapelaren erdian.[4]
Mendiko zelaietan hazten da, batez ere belarra moztu ondoren.[5]
Europa, Ipar Amerika, Asiako iparraldea, Australia.