Gibelgorriska eztiusaina | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Russulales |
Familia | Russulaceae |
Generoa | Russula |
Espeziea | Russula melliolens Quél., 1898 |
Banaketa mapa | |
Gibelgorriska eztiusaina (Russula melliolens) Russulaceae familiako onddo espeziea da.[1] Zenbaiten ustez, Russula cyanoxantha delakoaren kalitate gastronomiko antzekoa du.
Kapela: 5 eta 10 (12) cm bitarteko diametrokoa, hemisferikotik ganbil-lau edo hondoratura, eta batzuetan ondulazioekin. Ertz mehea, kurbatutik laura, uhindua eta leuna, baina batzuetan, zahartzean pixka bat ildaskatua. Erradioaren herenean bereiz daiteke azala, matea, leuna edo zertxobait zimurtsu-irregularra; arrosa-gorrixkatik arrosa-biolazeora edo arrosa-laranjara doana, eta, batzuetan, horixka-okre koloretik kobre kolorera doazen tonuekin nahasita.
Orriak: Sublibretik adnatatara, zabal samar, zabalak, zainekin eta sarritan urkilatuak; zuritik krema kolorekoetarakoak, zahartzean herdoil koloreko orbanekin.
Hanka: 4 - 7 ( 9 ) x 1,5 - 2,5 ( 3 ) cm-koa, zilindriko-klabiformea, batzuetan sabeldun samarra edo oinarri lodiagoarekin, baina amaiera meheagoarekin, betea, gero arroa eta luzetara fibriloso-zimurtsua; kolore zurixkakoa; batzuetan zati batzuetan arrosaz tindatuta eta gero zahartzean hori-okrez.
Haragia: Trinkoa eta zuria, baina horixka-okre kolorekoa ebakitzean; zapore gozokoa eta ezti usainekoa, batez ere lehortzean edo orriak igurtziz.[2]
Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok. Melliolens epitetoa latinetik dator, eztia esan nahi duen "mel" hitzetik eta usaina esan nahi duen "olere" hitzetik. Bere usainagatik.
Jangarria.[3]
Erraz antzematen da, ale helduek ezti usain handia dutelako eta orriek kolore hori ederra hartzen dutelako.
Russula maculata delakoarekin nahas daiteke.[4]
Udan eta udazkenean hostozabaletan hazten da.[5]
Europa, Ipar Amerika.