Azpibeltz tintausain argia | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Agaricaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Agaricus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Agaricus xanthodermus Genev., 1876 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Azpibeltz tintausain argia (Agaricus Xanthoderma) Agaricaceae familiako perretxiko espezie bat da.[1] Digeritzen zaila edo apur bat toxikoa.
Kapela: 6 eta 12 cm. arteko diametrokoa, kanpai forma trapezoidala du, eta, sarritan, tolesturak edo ildoak ditu ertzean; zeta-antzekoa, leuna, zuria eta grisez edo horiz tindatua. Azala hori biziz zikintzen da igurzten bada.
Orriak: Libreak, zabalak, sabeldunak, estu, argiak edo gris-haragi kolorekoak luzaroan, zahartzean ere gutxi iluntzen dira.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: Zuria, zetaduna, zilindriko-luzanga, oinarrian loditua eta erraboil baztertu batekin. Oinarria hori biziz zikintzen da igurtzita. Eraztuna zuria eta iraunkorra da.
Haragia: Lodia, zuria, iodo, tinta edo fenol usain gogor eta desatseginekoa; inoiz ez du anis usainik. Batzuetan usaina ahula da, egosi ondoren bakarrik hauteman daiteke. Zaporea ere desatsegina du.[2]
Etimologia: Agaricus hitza grezierazko “agarikon” hitzetik dator, perretxikoa, onddo-mota jakin batekoa, Dioscorides-en garaitik erabilitako izena. Xantoderma epitetoa berriz grezieratik dator, “xanthos” = horia, eta baita grezierazko “derma” = azala. Horitzeagatik
Espezie hau baztertu egin behar da, zapore ona ez izateaz gain, batzuentzat pozoitsua da eta beste batzuentzat digeritzeko zaila.[3]
Horitu egiten diren taldeko gainerako Agaricus-ekin.
Psalliota silvicola-rekin nahas liteke, baina hau ez da hain hori biziz zikintzen, eta anis usaina du, tinta edo fenolaren ordez.[4]
Udan eta udazkenean zirkuluetan edo taldeka, belardietan, lorategietan eta bide ertzetan.[5]
Ipar Amerika, Europa, Asiako mendebaldea, Afrikako iparraldea, Afrikako hegoaldea eta Australian sartua.