Agaricus essettei | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Agaricaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Agaricus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Agaricus essettei Bon, 1983 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Agaricus abruptibulbus edo Agaricus essettei Agaricaceae familiako perretxiko espezie bat da.[1] Almendra mingotsen usain susmagarria izan arren, jateko ona da.
Kapela: 6 eta 10 cm arteko diametrokoa, hasieran oboidea edo kanpai itxurakoa, gero laua titi txiki batekin, zuria, hori ilunez zikintzen da ukitzean edo igurztean.
Orriak: Estu, oinetik urrun, hasieran zurbilak, zahartzean arrosa-grisaxkak. Ertza esterila eta zurbila.
Hanka: Luzea, zilindrikoa edo oinarrirantz lodituta, erraboil baztertu oso garatu batean amaitzen da. Eraztun zuri eta mehe bat du, oso goian, leuna goi aldetik, eta azpitik gurdien gurpilaren forman, hortzekin.
Haragia: Mehea, zuria kapelan, zerbait arrosa kolorekoa oinarena, batez ere erraboilean. Almendren usain arinekoa.[2]
Etimologia: Agaricus terminoa grekotik dator, Perretxikoa esan nahi duen "agarikón" hitzetik. Abruptibulbus epitetoa berriz latinetik dator, "abruptus" hitzetik, hautsia, arraildura esan nahi du. Oinean erraboil baztertua edo ia baztertua duelako.
Jangarri ona batzuentzat, beste batzuk uko egiten dioten arren.[3]
Agaricus sylvicola delakoarekin eta Agaricus xanthoderma espeziarekin, lehenengoak anis usain handia du, eta bigarrena fenol usainarekin, gainera apur bat toxikoa da.
Udan eta udazkenean pinudietan ateratzen da. Batzuetan, lurrean eroritako pinu-lumek ia estalita.[4]
Europa, Mexiko.[5]