Zhytomyrreko erasoak | |||
---|---|---|---|
Ukrainako inbasioa (2022) | |||
![]() | |||
Data | 2022ko otsailak 27 – egun (758 egun) | ||
Lekua | Zhytomyr, Zhytomyr Oblasta (Ukraina) | ||
Koordenatuak | 50°16′N 28°45′E / 50.27°N 28.75°E | ||
Egoera | Martxan
| ||
Gudulariak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
| |||
[erreferentzia behar] | |||
14 zibil hil; 330 zibil zauritu |
Zhytomyrreko erasoak –edo, hasiera batetan, singularrean, Zhytomyrreko eraso edo Zhytomyrreko Aireportuko eraso modura ezaguna– Zhytomyr aireportu zibilaren aurkako eraso bat da, 2022ko otsailaren 27an hasitakoa Kieveko erasoaldiaren barruan –Ukrainako inbasioaren testuinguruan–. Aireportua Ukrainako hiriburutik, Kievetik, 150 kilometrora dago, Zhytomyr hiritik gertu, Zhytomyr Oblastean. Errusiako Indar Armatuek Bielorrusian zeuden 9K720 Iskander misil-sistemak erabili zituztela jakinarazi zen.[1][2] Hiria bera, Zhytomyr, erasotzen jarraitu zuten martxoan.
2022ko martxoaren 1ean, arratsaldeko azken orduetaan, tropa errusiarrek hiriko bizitegi-sektore bati eraso zioten, Xukhevytx kalean, hamar bat eraikin eta hiriko ospitalea kaltetuz. Bonba batzuk jaurti zituzten ere, hirira; ondorioz, gutxienez bi zibil ukrainar hil eta beste hiru zauritu ziren.[3]
Martxoaren 2an, jaurtigaiak eskualdeko zentro perinatalera eta etxe partikular batzuetara iritsi ziren.[4]
Martxoaren 4an, misilak Zhytomyrreko 25. Eskolara iritsi ziren, eskola erdia suntsituz.[5] Gauean, "Ozerne eta Zhytomyrreko Instalazio Blindatua" eraso zuten, beste bi pertsona zaurituz.[6]
Martxoaren 8an, aire-eraso batean, misiletako bat logela batera iritsi eta, beste batek, Isovat fabrika kaltetu zuten.[7]
Martxoaren 9an, hiriaren kanpoaldean –zehazki, Ozerne Barrutian– erasoak izan ziren.[8]