Vinnytsiako erasoak
Ukrainako inbasioa (2022)
Data2022ko martxoak 6 (aireportua)
2022ko martxoak 16 (telebista-zutoina)
2022ko martxoak 25 (aginte-zentroa)
LekuaVinnytsia, Vinnytsia Oblasta (Ukraina)
Gudulariak
 Errusia  Ukraina
Buruzagiak
ezezaguna ezezaguna
Indarra
Errusiako Indar Armatuak Ukrainako Indar Armatuak
Galerak
Galerarik ez

Azpegitura-kalte nabarmenak; adibidez:

10 zibil hil; 6 zibil zauritu[2][3][4]

Vinnytsiako erasoek Errusiako Indar Armatuek Ukrainako Vinnytsia hiriaren aurka egindako misilen bidezko erasoei egiten die erreferentzia, 2022ko Errusiaren Ukrainako inbasioaren testuinguruan.

Historia

2022ko martxoaren 6an, indar errusiarrek misilak jaurti zituzten Havryshivka herrixkako Vinnytsiako Nazioarteko Aireportura. Volodymyr Zelensky presidentearen arabera, Errusiak jaurtitako 8 misilek Ukraina erdialdean dagoen Vinnytsiako aireportuaren azpiegitura suntsitu zuten.[5][6] Erasoan, halaber, hamar pertsona hil eta sei zauritu ziren.[2][3][4] Martxoaren 16an, Errusiako suzirien suak Vinnytsiako Telebista-Zutoina jo zuen, hiriko irrati-difusioko instalazioak zerbitzutik kanpo utziz.[7][8]

Martxoaren 25ean, indar errusiarrek aire-eraso bat egin zuten Ukrainako Vinnytsia hirian ere kokaturik dagoen Aireko Armadaren aginte-gunearen aurka.[9] Aire-erasoa, zehazki, sei gurutzaldi-misilek osatu zuten guztira, kalte handiak eragin zituztenak bertako azpiegituran.[1][10]

Erreferentziak

  1. a b (Ingelesez) AFP. «Ukraine military command center hit by Russian strike» www.timesofisrael.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-25).
  2. a b (Errusieraz) «Из-под завалов аэропорта в Виннице вытащили 10-ю жертву» Украинская правда (Noiz kontsultatua: 2022-03-31).
  3. a b (Errusieraz) «Атака россиян на аэропорт Винницы: из-под завалов достали 6 раненых и 9 мертвых» Украинская правда (Noiz kontsultatua: 2022-03-31).
  4. a b (Errusieraz) «Из-под завалов аэропорта "Винница" деблокировано 15 человек, из них 9 погибших – ГСЧС» Интерфакс-Украина (Noiz kontsultatua: 2022-03-31).
  5. ANI. (2022-03-06). «8 rockets launched by Russia destroy Ukraine's Vinnytsia airport: Zelenskyy» Business Standard India (Noiz kontsultatua: 2022-03-31).
  6. (Errusieraz) Степанюк, Николай. «Руины аэропорта. Под завалами в Виннице находится 6 человек» СПОРТ.UA (Noiz kontsultatua: 2022-03-31).
  7. (Ingelesez) CNN. (2022-03-16). «Russian rocket hits TV tower in central Ukrainian city, say authorities» CNN (Noiz kontsultatua: 2022-03-31).
  8. (Errusieraz) Цыба, Сергей. «Рашисты обстреляли ракетами телевышку в Виннице» СПОРТ.UA (Noiz kontsultatua: 2022-03-31).
  9. (Errusieraz) Степанюк, Николай. «Оккупанты выпустили 6 ракет по территории Воздушных Сил ВСУ в Виннице» СПОРТ.UA (Noiz kontsultatua: 2022-03-31).
  10. (Ingelesez) CNN. (2022-03-25). «Russian cruise missiles strike Ukrainian Air Force command center, according to Ukraine's military» CNN (Noiz kontsultatua: 2022-03-25).


Kanpo estekak