Larizio pinu | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Klasea | Pinopsida |
Ordena | Pinales |
Familia | Pinaceae |
Generoa | Pinus |
Espeziea | Pinus nigra J. F. Arnold
|
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | Pinus nigra wood (en) |
Larizio pinu Pinaceae familiako Pinus nigra espeziearen izen arrunta.
Kono-itxura biribila du zuhaitzak, eta zuhaitz hostoiraunkorra da. Kareharrizko lurzoruak ditu gustuko. Tamaina handiko zuhaitza da, 20-55 m-koa. Enborraren azala zuria edo errauts-kolorekoa da, eta zartadura gero eta gehiago ateratzen zaizkio urteetan aurrera egin ahala. Hosto orrazkarak ditu, berde ilunak, luzeak (8-20 cm) eta gogorrak, eta binakako taldeetan antolatzen dira. Maiatza-ekainean agertzen dira pinaburu eta polen-kono txikiak. Zura nahiko malgua du, eta erretxina dezente izaten du. Urte askoan bizi da (1.000 urteraino). Jaengo Sierra Quesadako ale batzuek, adibidez, Espainiako pinu zaharrenetakoak dira.
Europaren hegoaldean, Espainiatik hasi eta Krimearaino, eta Asia Txikian, Zipren eta Afrikaren ipar-ekialdeko Atlas mendietan bizi da, baina Turkian daude espezie honetako komunitate handienak. Itsas mailatik hasi eta 2.000 m-raino aurki liteke, baina ohikoagoa da 250-1.600 m bitartean ikustea.
Bi azpiespezie ditu, hiruna aldaera dituztenak[1]: