Gerezi-aranondo | |
---|---|
Iraute egoera | |
Daturik gabe (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Rosales |
Familia | Rosaceae |
Leinua | Amygdaleae |
Generoa | Prunus |
Espeziea | Prunus cerasifera Ehrh. |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | cherry plum (en) |
Gereziondo-aranondoa (Prunus cerasifera) Prunus generoko zuhaitza da. Prunus generoak 200 espezie baino gehiago ditu, eta guztien berezitasun nabarmena da loraldi goiztiarra eta ikusgarria (neguaren amaieran, eta hostoak sortu aurretik).
Prunus da basaranaren izena latinez; cerasifera izena ere latinetik eratorria da, eta «gerezi» esan nahi du (basagereziondoaren fruituarekin duen antzagatik).
Hosto erorkorreko zuhaitz txikia da gerezi-aranondoa, 8 m garai nekez gainditzen duena. Zuhaitzaren adaburua zabala eta goranzkoa da.
Gerezi-aranondoaren azala leuna eta marroi iluna da.
Hostoak sinpleak, txandakatuak, obalatuak eta meheki horzdunak dira, purpura kolorekoak.
Martxotik maiatzera loratzen da gerezi-aranondoa. Loreak -zuriak edo arrosak- bakarka edo multzo txikitan sortzen dira, hostoak baino lehen.
Fruituak udan heltzen dira, eta gerezi txikien antzeko drupa gorriak dira.
Jatorriz, Asiako mendebaldekoa da gerezi-aranondoa, baina beste herrialde askotan kultibatu dute espezie apaingarri gisa.
Lorategiak eta parkeak apaintzeko erabiltzen da: gerezi-aranondoaren hostoek kolore purpura dute, eta loraldia -Prunus generoko beste zuhaitzetan bezala- goiztiarra eta ikusgarria da.
Fruituak gordinik jan daitezke, edo marmeladak eta jeleak egiteko erabili.