Joserra Fachado | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Pasai San Pedro, 1960ko apirilaren 28a (64 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea eta pailazoa |
Enplegatzailea(k) | Zurriola Antzerki Eskola |
Joserra Fachado (Pasai San Pedro, Gipuzkoa, 1960ko apirilaren 28a) aktorea eta pailazoa da. Hipo eta Tomax taldeko Tomax pailazoa izan zen.
Zurriola Antzerki Eskolaren sortzaileetako bat izan zen 2001ean. Montxo Imaz, Anartz Zuazua eta Santi Goñirekin, Mikel Sarriegi irakaslearen laguntzaz. 1994. urte inguru Gotzon Alemanek ekin zion bideari, eta haren ondotik Montxo Imazek, ordubeteko klaseak emanez eguerdietako tarteetan.[1] Geroago Izaskun Lacalle, Maider Oiarzabal, Ohiana Maritorena eta Nerea Arriola ere izan dira eskolako irakasleak.[2][3][4]
Urte guzti hauetan zehar, antzerki-eskola 2001ean hasi zenetik, urtero beti ibili dira 170-200 ikasle. Ziurra da 1000 ikasle baino gehiago direla euskarazko antzerki-eskola honetan trebakuntza minimo bat jaso dutenak.