Zurriola Ikastola | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Donostia |
Koordenatuak | 43°19′28″N 1°57′59″W / 43.32432986°N 1.96637034°W |
![]() | |
Kontaktua | |
Helbidea | Indianoene, 1 |
Zurriola Ikastola Donostiako Gros auzoan dagoen ikastola da. Haur hezkuntza, Lehen hezkuntza, DBH, Batxilergoa eta Lanbide heziketa etapak eskaintzen ditu. Gaur egun, 2-18 eskaintzaz gain, 18 urtetik gorako eskaintza ere Gros auzoan garatzen du.
Zurriola Ikastola 1968. urtean sortu zen Grosen, Elbira Zipitriak euskara eta pedagogia berriak eskolan sartzeko sortu zuen mugimenduaren barruan.[1] Frankismo garaian euskara eta eskola publikoa zeharo baztertuta zeudenean Zipitriaren eskutik ideia berritzaileak azaldu diren alternatiba arrakastatsu bat sortzeko: ikasle guztiengan sinistea, eleaniztasunaren garrantzia, ikasketa prozesuan haurren protagonismoa bermatu beharra zen.[2]
Elbira Zipitriarekin harremanetan, Kontxita Beitia lehenago ibilia zen Pasai Antxon eta Groseko bere etxeko gela batean eskolak ematen. Baina Donostiara joan eta bi urtera, ikusita hiriko beste auzoetan ikastolak sortzen hasiak zirela, jendearekin hitz egin eta lokal baten bila hasi ziren Zurriola Ikastola eratzeko. Zurriolako ikastola ofizialki 1968an sortu zen, hasieran "Escuela Parroquial San Ignacio" izenarekin. Kontxita Beitiak Donostiako Andereñoen Erresidentziako irakaslea zela proiekturako irakasle bila zebilen, eta han topatu zuen Mari Tere Elola eta geroago Maite Garagorrik bere bulegoko lan finkoa utzi eta bat egin zuen proiektuarekin.[3] Hala, Kontxita Beitia, Mari Tere Elola eta Maite Garagorrik Zurriola ikastola 60 haurrekin abian jarri zuten 1968ko urriaren 8an.
« | Argi eta garbi ikusten nuen ordurarte genituen etxebizitzako ikastolen garaia bukatuta zegoela. Beraz nire burutazioak ekintza bihurtu behar. Nere ikastolara etortzen ziren haurren gurasoei ikastola handi bat jartzeko garaia etorri zitzaigula adierazi nien, hau da, eskola eta kolejioetako ordutegia jarraituz, haurrak mailaka taldekatuz, andereño batzuekin eta abar. Guztiei ongi iruditu zitzaien, baina nondik hasi? | » |
—Kontxita Beitia, (1993) 1968-2018 Kultura ereiten |
Gaur egun, Zurriola Ikastola Irakaskuntza kooperatiba Elkarteak (I.K.E.) 1.300 ikasle, mila familia inguru eta ehundik gora langile biltzen ditu. Ikastolaren xede nagusia euskara eta euskal kultura bultzatzea da, eredu pedagogiko berrizale baten mesedetan.
2008an Zurriola Ikastolak eta Barandiaran Lizeoak bat egin zuten, eta Zurriola Ikastola izena hartu zuten izena bientzat.[1]
2021ean Donostiako udalak Hiritar merezimenduaren domina eman zion Zurriola Antzerki Eskolari antzerki-mundua bultzatu, antzerkiarekiko zaletasuna zabaldu eta euskarazko edukiak indartzen egindako lanagatik.[4] [5][6]
| |||
Haur Hezkuntzako ikastolak
Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak
Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuak Belen ikastetxea · Ekintza ikastola · Mariaren Bihotza · Mary Ward ikastetxea · Sagrado Corazón Mundaiz ikastetxea · Santa Teresa ikastetxea
Lehen Hezkuntzako ikastolak
Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoak Arantzazuko Ama BHI · Zubiri-Manteo BHI · Bidebieta BHI · Usandizaga-Peñaflorida-Amara BHI · Altza BHI · Lauaizeta Ikastola BHI · Antigua-Luberri BHI
Bigarren Hezkuntzako ikastolak - Lizeoak |