Pasai San Pedro | |
---|---|
![]() | |
![]() Pasai San Pedroko ikuspegia Pasai Donibanetik. | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Pasaia |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 43°19′24″N 1°55′49″W / 43.32333°N 1.93028°W |
Demografia |
Pasai San Pedro Pasaiako (Gipuzkoa) udalerriaren barruti bat da. 2.809 biztanle zituen 2007an. Pasaiako portuaren mendebaldean kokaturik dago. Mendebaldean Trintxerpe auzoarekin muga egiten du, eta ekialdean berriz, Pasai Donibane aurrez aurre du.
Denbora laburrez (1887 eta 1897ko errolden artean) Pasaia bi udalerritan banatu zen, Pasai San Pedro eta Pasai Donibane izenak izan zituztenak. XIX. mendean Pasaiako badiara begira dagoen kalea eraiki aurretik, Pasai San Pedro herriguneko kale nagusia gaur egungo Pasai Donibaneko herriguneko kalearen antzekoa zen.
Kanalaren bestaldean San Pedroko ontziralekua dago. Torreatzeko iturria ikustekoa da eta han datorren ura sendagarria omen da, agian horregatik herritarrek loreontziz eta landarez apaintzen dute.
San Pedroko kaleetan antzinako zenbait etxe daude, armarri eta guzti: esate baterako Etxeberria, eta Blas Lezokoa Olabarrieta (1689‑1741) almirantearen jaiotetxea. Blas Lezokoak Indietako Kartagenaren (Kolonbia) defentsan jardun zuen eta ingelesen ontzidiaren erasoari aurre egiteko borrokan heroia izan zen.
San Pedro eliza barrokoa da, XV-XVIII. mendekoa, Martin Karrera arkitekto beasaindarrak eraikia. Handik gertu, arrantza‑ditxoaren ondoan, Trintxerpe dago. Auzo jendetsu horrek Karmengo eliza modernoa du, Karmengo Ama Birjinari eskainia, bertako erretaula Arantzazuko lehengo santutegitik ekarri zuten.
San Pedron Itsas Arrantzako Ikastetxe Politeknikoa dago.
Gipuzkeraren barne dagoen Bidasoako hizkera[1] da Pasaian[2] kokatzen dena. Bidasoako hizkerak erdialdeko euskararen, euskara nafarraren eta nafar-lapurtarraren tarteko hizkeratzat har daitezke. Hala ere, azkenaldian erdialdeko ezaugarriak tarte handiagoa hartzen ari direla eta gehiago zabaltzen ari direla ematen du. Pasaiaz gain, Errenteria, Lezo, Oiartzun, Hondarribia eta Irun ere kokatzen dira hizkera honetan.
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2.730 | 2.750 | 2.775 | 2.801 | 2.814 | 2.832 | 2.835 | 2.809 |
Iturria: Udalaren webgunea.
Sanpedrotarrak Arraun Elkarteak historikoki Euskal Herrikoen artean palmaresik hoberenetarikoa du, eta Libia trainerua eta more kolorea dira euren ikurrak.
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gipuzkoa |
Pasaiako barrutiak | ||
---|---|---|