Fitxategi:Ahari Ahari taldekoa.JPG
Ahari Kultur Taldeko Ahari pertsonaia Euskal Ihauterian.

Ahari Arabako Okinako leize ospetsuan bizi zen ireluetako bat zen, ahariaren itxura hartzen zuena.

Oro har, Leizetan bizi ziren irelu-ahariak, Mariren laguntzaileak ziren. Jainkoak aharien gorputza burukotzat erabiltzen du lo egiteko, baita beraien adarrak ere iruteko harikailtzat.

Jainkoak ahariak zamaberetzat erabiltzen ditu. Horrela sinesten dute Zegaman Aketegiko Damaren kasuan.

Ahariekin batera, ardiak ere zenbait elezaharren eta sinesmenen protagonistak dira. Haien pisua handia da euskal mitologia eta sinesmen zaharretan. Normala da kontuan hartuz artzaintzak gure nekazaritza gizartean izan duen garrantzia.

Etimologia

Ahariek, eta are gehaigo ahari beltzek, euskal mitologian paper garrantzitsua jokatzen dute. Askotan Mariri lotuta agertzen dira.

Behiak abelgorriak ziren bezala, eta zaldiak abelbeltzak, ardiak artzaintzako zenbait tokitan abelxuriak deitzen zituzten.

Sasi ardiak eta ardi latxak

Sakontzeko, irakurri: «Sasi ardi»

Euskal Herriko bertako ardi arrazak ahari edota ardiei buruzko mitologiarekin lotuta daude.

Sasi ardiak. Mendiko ardiak euskal elezahar askotan azaltzen dira, artzaintzak gure artean izandako garrantziaren seinale.

Sasi ardiez den bezainbatean, ardi mota hori oso leku malkartsu eta sastrakatsuetan bizi denez, eta askotan harpeetako sarreretan edota barnean babesten denez, leku haietako irelu edo jenioekin lotzen zuen jendeak.

Irelu hauen gustuko leize eta parajeak

Elezaharrak

Leitzako baserritar batek kontatzen zuen ipuin hau: Ardiek hitz egiten zuten garaian, artzain batek ataka ireki eta artaldea belardi batera sartu zuen, baina ardiek ez zuten belarrik jaten, zeren eta batak besteari (istorioaren beste zenbait aldaeratan belarra bera mintzatzen zitzaien) "Aurrean goxo, aurrean goxo" esanez aurrerago joaten ziren, eta egun hartan belarrik jan gabe gosez geratu ziren.

Hurrengo egunean artzainak ataka berriz ireki eta artaldea belardi berera sartu zuen; oraingoan ordea, gosetutako ardiak, "Bertan goxo, bertan goxo" esanez belarra jaten hasi ziren".


Sinesmenak ardi eta ahariei buruz

Ekaitz hodeiei "ahari buruak" deitu izan zaie herri askotan, eta jendeak Mariren zerbitzariak diren irelu hauen irudia ikusten zuen haietan, ekaitza ekartzen

Bertakoek sinesten zutenez, Ahariren bizilekua den Okinako leizetik sortzen omen ziren eskualdeko uztak eta baratzeak suntsitzen zituzten ekaitz eta txingor-hodeiak.

Sakontzeko, irakurri: «Martak»

Kontatzen dutenez, behe-lainotxo bat pasatu zen Segurako kaleetan barrena, eta biharamunean sukar-beltzaren izurritea inguruko jendea sarraskitzen hasi zen.

Izurritearen egilea Lainaide zen, Aideko irelua laino itxura hartuta.

Izurritearekin amaitzeko, ardi taldeak eraman zituzten Segurara eta hango kaleetatik pasarazi. Uste zuten horrela ardiek beraienganatuko zutela gaixotasuna herritarrak salbatuz.

Bibliografia

Erreferentziak

  1. Joseba Lakarra (2002). 65 etimologías del protovasco.
  2. Koldo Mitxelena (1976). Fonética histórica vasca. Donostia: Gipuzkoako Aldundia.

Kanpo estekak