Commingesko haranean, Akitania erromatarraren garaiko inskripzio ugari agertu dira antzinako euskal Jainko-Jainkosei buruz. Haien artean Aberri Jainkoarena

Aberri, Raymond Lizop ikerlariaren lanen arabera, Akitania erromatarraren garaian Pirineo aldean gurtzen zuten Jainko baten izena da[1]. Bertan, zenbait inskripzio azaltzen dira bere izenarekin.

Esate baterako, Garona Garaiko Saint-Bertrand de Commingesen aurkitutako inskripzioak, honako testoa dauka latinez; Aberri deo, eta itzulpena "Aberri jainkoari" da[2].

Jose Migel Barandiaranen arabera, Erromatarren garaiko eta Jainko honi buruzko zenbait hilarri eta iskripzio agertzen dira eskualde piriniarrean, garai batean euskaraz egiten zen eremuan. Izena euskal kutsukoa izan arren, ez daukagu jainko honen ezaugarrien inguruko datu gehiagorik, eta horregatik ezin dugu handik datu baligarririk atera Euskal Mitologiaren ikerketan sakontzeko[3].

Erreferentziak

  1. Raymond Lizop: "Les Comminges et les Couserants avant la denomination romaine" (Toluse-Paris, 1931)
  2. K. Larrañaga Elorza, Euskal Herria Antzinatean. Materiale eta Agiriak, UNED-Bergara, 1988
  3. "Jose Miguel de Barandiaran, obras completas. Egilea, Jose Miguel de Barandiaran. Argitaletxea, Editorial la Gran Enciclopedia Vasca, Bilbo 1976

Bibliografia

  • Les Anciens dieux des Pyrénées, nomenclature et distribution géographique. Extrait de la Revue de Comminges (Saint-Gaudens), 28p., 1885.
  • Inscriptions antiques des Pyrénées. Hitzaurrea M. Albert Lebèguek eginda. Tolosa, XII-576p. (Bibliothèque méridionale. 2e série,1892 ; 2). Berrargitalpena fakzimilean, Tolosa, ESPER, 1990.


Kanpo estekak