Mamarro | |
---|---|
Euskal Herriko mitologia | |
Ezaugarriak |
Mamarro edo mamarroak euskal mitologiako tamaina txikiko ireluak dira, izen honekin bereziki Zarautzen dira ezagunak. Gizaki edo animalia baten antza hartzen dute, intsektuena gehienetan. Lesaka aldean ere aipatzen dira irelu hauek.
Mamarroen beste izenak, Mamaur eta Maimur dira, azken hauek Leitza aldean. Antza Galtxagorriak ireluak mamarroen oso antzekoak edo irelu berak dira. Prakagorriak dira Gernikan, Autzek Zenarruzan, Patuek edo Patuak Ibarrurin, Bestemutillak Foruan, Etxejaunak Ithurroitzen, Enemiguillos Abezian, Ximelgorriak, Abadiñon, beste batzuen artean.
Irelu hauek guztiak edo izaki berak dira, edo oso antzekoak dira euren artean, tokiz tokiko izenak gorabehera.
Mungian diote orratz-ontzia Sollube mendian jarri behar dela, beste batzuen arabera, Artxandan. Artazan uste dute Mamarruak San Joan bezperaren gaueko hamabi-hamabietan jaso behar direla.