Tekila
edari destilatu
MaterialakAgave tequilana
Historia
JatorriaMexiko
Honen izena duTequila

Tekila (gaztelaniaz: tequila) Mexiko herrialdeko Jalisco estatuko Tequila udalerrian ekoizten duten alkoholdun edaria da. Bere osagai nagusia jatorria Mexikon duen agave landarea da. Kaktusaren bihotzaren zuku hartzitu eta ondoren destilatutatik eratorritako edaria da eta Mexikoko edari nazionala da. Agabearekin egindako pattar guziei "mezcal" deitzen zaie. Jalisko estatuko Tekila hirian jarri ziren lehen destilazio zentroak, horregatik agabetik eratorritako pattarra Tekila izenaz ezagutzen da mundu guzian.

Tekilaren produkziorako Jalisko, Nayarit, Guanajuato, Michoacán eta Tamaulipas estatu agabeak erabili behar dira. Berez, Tekila estatu hauen barruan ekoitzitakoei bakarrik deitzerik dago.

Tekilaren elaborazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agabearen landareak 10 urte dituenean, orriak moztu eta bihotzak bildu egiten dira. Normalean 25-30 kg pisatzen dute.

Destilategira eraman eta agabe bihotza moztu eta birrindu egiten da. Legamia gehitu ondoren 2 egunez hartzitzen usten da, modu honetara ardo agabea lortuz. % 10-12 alkohol-graduazioa izanen du ardo honek. Salda hau destilatu egiten da % 65 lortu arte.

Tekila motak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tekilaren zerbitzua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mexikoko tekila 3 modutara hartzeko ohitura dago:

Tekila oinarri izanda prestatzen diren koktelak:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Gastronomia Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.