Artikulu hau edariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Koktel (argipena)».
Otorduak
Otorduak
GosariaHamaiketakoaBazkariaAskariaAfari-meriendaAfariaSorgin-afaria
Jakiak
JanaurrekoaKoktelaZizka-mizkakHasierakoaJaki nagusiaAzkenburukoaBazkalondoaPintxoa
Koktel bat.

Koktela, ingelesezko cocktail hitzetik, edari zenbait nahastuz, horietako bat gutxienez alkoholduna, prestatzen den edaria da. Edari alkoholdunez gainera, koktelen ohiko osagaiak dira fruitu-zukuak, tonikak, sodak, esnea, izotza eta fruitu zatiak. Kokteleria, edari desberdinak egoki nahasteko arte bat da.

Koktelak prestatzeko baldintzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kalitate oneko edariak erabili.

Beti metodo berdina erabili eta edari desberdinen proportzioak errespetatu.

Koktel motak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koktel aperitiboak: Gosea pizteko erabiltzen diren edariak dira. Normalean fruta zukuak, hornigaiak ( belar usaintsuak, azalak, sustraiak, eta Bermuta, Bitterra, Martinia edo antzekoak.

Koktel digestiboak: Bere funtzio nagusia digestioan laguntzea izango da. Edari eta krema gozoak ematen dituzke koktel hauek, izozki eta esne-gainekin ere lagundurik izaten dira.

Trago luzeko koktelak: Gauean eta egunean zehar hartzeko moduko koktelak izaten dira, normalean pattar oinarri edo likore oinarri bat izaten dute, zuku freskoekin amaituak askotan. Trago luzeko kopa edo basoetan prestatzen dira normalean. Mojitoa, Daiquiria....

Koktel motak kantitatearen araberakoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trago luzeko koktelak: 20-30 cl.

Trago luze erdiko koktelak: 20-25 cl.

Erdi tragoko koktelak: 15-20 cl.

Trago motxeko koktelak: 10-15 cl.

Koktel baten prestaketan elementuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oinarria: Pattar bat izaten da, Whiskya, Vodka, Brandya, Tekila....

Eraldatzailea: Likore mota desberdinak, Likoreak, jarabeak, bitterrak....

Koktela hontzeko elementuak: Gatza, piperbeltza, kanela hautsa, intxaur muskatua, mendafina, arrautza gorringoa, laranja azala, limoia, pepinoa...

Mixer edo aringarriak : Koktela arinduko duen edaria, soda, tonika, zukuak, esnea....

Edertzeko elementuak: Limoi zatiak, gereziak, laranja azala, azukrea......

Mundu mailako koktel motak edo familiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu mailako koktel ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.