Mississippi (ingelesez ˌmɪsɨˈsɪpi ahoskatua; ojibwerazko misi-ziibi, "ibai handi" hitzetik ekarria) Ameriketako Estatu Batuetako hegoaldean dagoen estatu bat da. Estatu Batuetako mendebaldean dago kokatua. Bere hiriburua Jackson da. Guztira 2,6 milioi biztanle ditu.
Izena Mississippi ibaitik hartzen du, mendebaldeko muga osatzen baitu.
Mississippi estatuaren ekonomiaren alor garrantzizkoena nekazaritzak (kotoia, arroza, laboreak, ortuariak) eta abeltzaintzak (abelgorriak) osatzen dute. Industriak ez du munta handirik.[1]
Hona hemen estatuko hiri nagusiak 2010eko erroldaren arabera:[2]