Kentucky Ameriketako Estatu Batuetako erdi-ekialdeko estatua da. Hiriburua Frankfort du baina hiri garrantzitsuenak Louisville eta Lexington dira. Guztira 4 milioi biztanle inguru ditu eta 104.659 km2-tako azalera.
Ohio mendiaren eta Apalatxe mendien artean dago kokaturik.
Mendebaldea menditsua da eta kontrara, ekialdea laua, zertxobat jaisten delarik Ohio ibai aldera. Hegoaldean, berriz, sakonune eta leize ugari daude. Klima kontinentala du eta euri gehiena udan egiten du.
Nekazaritza da jarduera nagusia. Tabakoa da gai nagusia, eta tabakoaren ondoren artoa, garia, soia, aziendarentzako landareak eta tropikoko gaiak. Hegoaldean ikatzarri hobiak daude. Petrolio eta gas naturala ere bada. Energia iturri horiek industria zerbait bultzatu dute: kimika, metalurgia, mekanika, oihal industriak eta destilategiak.
Frantsesek eta ingelesek ustiatu zuten Kentucky XVIII. mendean. 1792an Batasuneko 15. estatua bihurtu zen. Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilean Batasunaren alde agertu zen, nahiz eta esklabotzan oinarrituriko ekonomia eta bizimodua izan. Gerraren ondoren ikatzaren ustiapenak estatuaren aberastasun ekonomikoa ekarri zuen. 1918tik aurrera hasi zen industrializazioa.
![]() |
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |