Lur Hiztegiak Wikipediaratzeko Lantegia
Hasiera: 2011ko abuztuaren 4a
Helburua: Lur hiztegi entziklopedikoaren eta Lur entziklopedia tematikoaren edukiekin euskal wikipedia aberastea.
Partaideak:

Lantegiko parte hartzaileak, 2011n, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak ordaindurik:

Geroztik, hainbat wikilarik dihardute Lur hiztegietako edukia euskal wikipedian txertatzen (baina, ohi bezala, ordainik gabeko boluntario lanean).

Wikiproiektu honen helburua da Lur hiztegi entziklopedikoaren eta Lur entziklopedia tematikoaren edukiekin euskal wikipedia aberastea. Lan hori Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak egindako lizitazioaren ondorio da. Lizitazio hori Elhuyar Fundazioak irabazi zuen, euskal wikipediako sei wikilariren laguntzaz, eta lanak 2011. urtean egin ziren. Geroztik, hainbat wikilarik dihardute Lur hiztegietako edukia euskal wikipedian txertatzen (baina, ohi bezala, ordainik gabeko boluntario lanean).

Lizitazioaren xedea, hitzez hitz, hau izan zen:

« Euskarazko eduki entziklopediko berriak sortzeko, jadanik existitzen diren eduki entziklopedikoak egokitzeko eta eduki guzti horiek euskarazko wikipedian sartzeko behar den aholkularitza eta laguntza teknikoa kontratatzea. »

Lantegiaren zereginak, 2011. urtean

Elhuyar Fundazioak aurkeztu zuen eta lizitazioa irabazteko balio izan zion proiektuaren arabera, euskal wikipedian 11.000 artikulu sortu edo osatuko ziren.

11.000 artikulu horietatik, Euskal Herrikoak izango ziren % 30.

11.000 artikulu horietatik, irudiz edo ikus-entzunezko baliabidez hornitu beharko ziren % 35 (hau da, 3.950 artikulu).

Lanen mugak

Orokorrak

Lur entziklopedien edukiaren aldetik

Euskal Wikipediaren edukien aldetik

Lanak aurrera eramateko urratsak

Uztailaren bukaera aldean lizitazioaren irabazlea Elhuyar Fundazioa izan zela erabaki zenetik, bost hilabeteko epea izango zen zeregin horiek guztiak aurrera eramateko. Elhuyarrek (wikilari laguntzaileen iritziak ere aintzat hartuta) prestaturiko plangintzari jarraituz, hauek izan ziren egindako urrats nagusiak, Euskal Wikipediari dagokionez:

  1. Hautatzea: Elhuyarko langileak arduratu ziren Lur entziklopedien edukiekin sor edo osa daitezkeen Euskal Wikipediako artikuluak hautatzeaz. Horretan jardun zuten abuztuan.
  2. Markatzea: Igor Leturiak prestaturiko bot-a erabiliz, osatuko ziren Euskal Wikipediako artikuluak markatu ziren, txantiloi berezi bat jarrita. Horrela markatutako artikuluak kategoria honetan ageri ziren.
  3. Sortu edota osatzea: Wikipediaz kanpoko Elhuyarko zerbitzari batean, langileek Wikipediako artikuluak sortu edo osatu zituzten.
  4. Wikitzea: wikilari laguntzaileek artikulu horiek wikitu zituzten.
  5. Zuzentzea: Elhuyarko hizkuntza zuzentzaileek artikulu horiei azken ukituak eman zizkieten.
  6. Wikipediaratzea: artikuluak Euskal Wikipediara ekarri ziren, epearen azkenean —abenduan—, guztiak batera, arestian aipatutako bot-aren bidez. Egin ahala Wikipediara ekartzea Wikipediarako egokiagoa zela garbi dagoen arren (horrela, ahalik eta lasterren hobetuta ikusiko genukeen Euskal Wikipediako edukia), Eusko Jaurlaritzak lan hauetarako emandako epea oso estua zenez, wikilari laguntzaileok uste izan genuen Elhuyarri askatasuna eman behar geniola horretan, arretarik handiena lanak albait txukunen egitean jarri ahal izan zezaten, eta ez lanak albait lasterren Wikipediaratzean.

Epea oso laburra zenez eta —espero izatekoa zenez— lanak egin ahala hainbat arazori aurre egin behar izan zitzaienez, artikuluetako batzuk wiki bilakatu eta zuzentzeko lanak ezin izan ziren bukatu artikulu horiek Wikipedian sartu aurretik. Beraz, egiteke geratu ziren azken lan horiek Wikipedian bertan egin ziren hainbat egunez.

Proiektuaren amaierako datuak

Abiapuntua

Hautaketa-fasearen amaieran, hau izan zen langaia (Lur hiztegi entziklopedikoaren karaktere- eta hitz-kopurua lantzeko hautatutako sarreretan):

Artikulu-mota Kopurua Lur luzera
Karaktereak Hitzak (ggb)
Guztira Batez beste Guztira Batez beste
Eremua Euskal Herrikoak 2.115 2.022.779 956 288.968 137

Unibertsalak 8.899 9.689.618 1.089 1.384.231 156
Wikipediarekiko Berriak 8.785 7.047.762 802 1.006.823 115

Aurretik zeudenak 2.230 4.664.682 2.092 666.383 299
Guztira 11.015 11.712.444 1.063 1.673.206 152

Eta hau zen Wikipediaren egoera (karaktere- eta hitz-kopuruak) lantzeko hautatutako sarreretan, sarrera horiek elikatzen hasi aurretik:

Artikulu-mota Kopurua Wikipedia luzera
Karaktereak Hitzak (ggb)
Guztira Batez beste Guztira Batez beste
Eremua Euskal Herrikoak 2.115 503.338 238 71.905 34

Unibertsalak 8.899 1.146.487 129 163.784 18
Wikipediarekiko Berriak 8.785 0 0 0 0

Aurretik zeudenak 2.230 1.649.825 740 235.689 106
Guztira 11.015 1.649.825 150 235.689 21

Emaitza

Hau zen euskal wikipediaren egoera (karaktere- eta hitz-kopuruak), lantzeko hautatutako sarrerak elikatu ondoren:

Artikulu-mota Kopurua Azken luzera
Karaktereak Hitzak (ggb)
Guztira Batez beste Guztira Batez beste
Eremua Euskal Herrikoak 2.115 3.317.097 1.568 473.871 224

Unibertsalak 8.899 13.446.258 1.511 1.920.894 216
Wikipediarekiko Berriak 8.785 8.599.475 979 1.228.496 140

Aurretik zeudenak 2.230 8.165.327 3.662 1.166.475 523
Guztira 11.015 16.764.802 1.522 2.394.972 217

Proiektuaren ekarpena, zenbakitan

Beraz, hauek dira proiektuak euskal wikipediari egindako ekarpenaren zenbakiak (zenbat sarrera landu ziren, eta zenbat testu-karaktere eta -hitz gehitu ziren):

Artikulu-mota Kopurua Gehitutakoa
Karaktereak Hitzak (ggb)
Guztira Batez beste Guztira Batez beste
Eremua Euskal Herrikoak 2.115 2.813.759 1.330 401.966 190

Unibertsalak 8.899 12.299.771 1.382 1.757.110 197
Wikipediarekiko Berriak 8.785 8.599.475 979 1.228.496 140

Aurretik zeudenak 2.230 6.515.502 2.922 930.786 417
Guztira 11.015 15.114.977 1.372 2.159.282 196

Lur hiztegien edukia erabiltzeko baimena

Gaur egun, Lur hiztegien testua Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin du argitaratua eduki horren jabeak, Eusko Jaurlaritzak, eta horrenbestez euskal wikipedia aberasteko erabil daiteke (eta erabiltzen da) testu hori, betiere iturria zein den adierazita.

Eusko Jaurlaritzak hasiera batean ez zuen Lur hiztegien edukia lizentzia librearekin argitaratu; eduki hori artikulu honen gaia den proiektuaren barruan Wikipedia osatzeko erabiltzeko baimena eman zuen, ez beste ezertarako. Beraz, proiektu honetatik kanpora, ezin zen Lur hiztegietako edukia Wikipedia osatzeko erabili. Hala ere, Eusko Jaurlaritzak adierazi zuen dagoeneko erabakia zuela eduki hori Wikipedian erabiltzeko moduko lizentzia librearekin Open Data webgunean argitaratzea, eta 2012ko ekainaren hasieran halaxe egin zuen.

Lantegiko wikilanabesak

Lantegiko txantiloiak

Lantegiko artikulu kategoriak

Lur hiztegien edukia, Open Data Euskadi webgunean

Helbide hauetan dago eskuragarri (eta euskal wikipediarako erabilgarri) Lur hiztegien edukia: