Zurriolako zubia | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Donostia |
Koordenatuak | 43°19′25″N 1°58′48″W / 43.32351°N 1.98001°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1915 |
Arkitektura | |
Ondarea | |
EJren ondarea | 1705 |
Zurriolako zubia[1] edo Kursaaleko zubia Donostiako Erdialdeko Bulebarra eta Gros auzoko Zurriola hiribidea elkarlotzen dituen zubia da.
Zurriolako zubia 1915 eraiki zuten. Halere, handik hiru urtera zubiaren egitura aldatu egin behar izan zuten, itsasoaren indarrari aurre egiteko.
Erdialdeko hiru euskarriek eta zubiaren bi horma-bularrek eusten diete zubiaren lau baoei.
Kale-argi futuristek eta espresionistek argitzen dute Kursaal jauregia, Rafael Moneok itsasoak lehorrera ekarritako bi harkaitz handi bailiran diseinatutako kubo formako bi eraikinak, eta Victoria Eugenia Antzokia, historian zehar Donostiako kultur ekitaldi garrantzitsuak egin diren lekua, lotzen dituen pasealeku ezin ederrago hau.
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Donostia |