Jabetza intelektuala[1] izaera pertsonaleko edota ondare izaerako eskubide multzoa da. Lan eta prestazio baten egileari, eta beste titular batzuei lan eta prestazio haiek antolatzeko eta ustiatzeko aukera ematen die.[2][3]

Jabetza intelektualak edozein euskarritako jatorrizko sormen lan artistiko, zientifiko eta literarioak babesten ditu: liburuak, idazlanak, musika-konposizioak, lan dramatikoak, koreografiak, ikus-entzunezko lanak, eskulturak, lan piktorikoak, planoak, maketak, mapak, argazkiak, ordenagailu-programak eta datu-baseak. Interpretazio artistikoak, fonogramak, ikus-entzunezko grabazioak eta irrati emankizunak ere babesten ditu jabetza intelektualak.

Sortutako lana da babesten dena, eta forma, baina ez ideiak edo abiapuntu izan den informazioa, eta, beraz, azken horien gainean ez dago eskubiderik. Beraz, idazlan baten “laburpena” edo bibliografia batean izenburu baten aipua ez dira ikusten egile-eskubideek babesten dute lanaren erabilera gisa.[4]

Espainian Jabetza Intelektualaren Legearen testu bateginak arautzen du jabetza intelektuala (apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege-dekretuak onartutakoak).[5]

Jabetza intelektualaren eguna apirilaren 26an da.

Software libreko mugimenduaren inguruan bada joera bat jabetza intelektualaren terminoa engainagarria dela kontsideratzeko.[6][7][8] Kontzeptu bakar baten azpian zenbait araubide juridiko desberdinak biltzen dituela uste dute, beren artean parekagarriak ez diren kontzeptuak direla diote, besteak beste, patenteak, egile-eskubideak, markak eta jatorri-deiturak.

Jabetza Intelektualaren sailkapena

Jabetza intelektualaren munduko erakundearen (OMPI) arabera, lan baten jabeak lan hori nahi duen guztietan erabil dezake, baina beste edozein pertsonak (pertsona fisiko nahiz juridiko) ezin dezake legalki horrelakorik egin jabearen baimena izan gabe. Jakina, eskubide horren aplikazioa mugatuta dago.

Jabetza intelektualak kudeatzen duen lanaren izaeraren arabera, jabetza industriala eta egile-eskubidea bereizten dira.

Jabetza Intelektuala

Izaera hauek dituzten produktuentzat definitzen da: asmaketak, patenteak, markak, marrazkiak, eredu industrialak eta jatorriaren argibide geografikoak. Estatuak eman eta babesten duen eskubide baztertzailea da jabetza Intelektuala, horrelako produktuak forma industrialean eta komertzialean ustiatu edo erabiltzeko. Asmaketak edo aplikazio industrialaren berrikuntzak, edo indibiduoek edo enpresek haren produktu edo zerbitzuentzat, bezeroen aurrean merkatuan bereizteko egiten dituzten argibide komertzialak dira. Asmaketak, markak, patenteak, trazatuaren zirkuitu integratuen eskemak, izenak eta izendapen komertzialak, marrazkiak eta eredu industrialak ere, jatorriko argibide geografikoak barnean hartzen ditu, gainera bidegabeko lehiaren kontrako babesa barne dago.

Jabetza industrialaren babeserako Parisko hitzarmenaren 1.3 artikuluaren arabera: “Jabetza industriala bere adiera zabalenean ulertzen da eta beraz, ez zaio soilik industriari eta merkataritzari aplikatzen, nekazaritza industriaren eremuari eta lan horri buruzko eratorritako produktuei aplikatzen zaio ere, naturalak hala asmatuak, hala nola, ardoak, tabako orriak, fruituak, mineralak, ur mineralak, landareak, irinak, garauak…”

Jabetza intelektualaren mota bati buruz hitz egiten dugunez, harreman estu bat du gizakiaren sormenarekin, marrazkiekin eta modelo industrialekin, produktu industrialetako itxura determinatzen duten sorkuntza estetikoekin. Gainera, jabetza industrialak lantegiko edo merkataritza markak barneratzen ditu,[9] zerbitzu markak, izenak eta izendapen komertzialak, jatorriaren argibideak eta jatorri-deiturak barnean sartuta eta bidegabeko lehiaren kontrako babesa ere. Sorkuntza intelektualaren ezaugarria - izateduna -, gutxiago irtena da, baina axola duena jabetza industrialak informazio bat kontsumitzaileei zein zeinutan transmititzen duen, zehazki produktuak eta zerbitzuak merkatuan nola eskaintzen diren zehazten du eta erabilera txarrarekiko dago zuzenduta babesa oso posiblea delako kontsumitzaileei akatsa eragitea eta oro har praktika engainagarrien aurka egiten da.

Egile eskubideak

Lan artistiko eta literarioak kontuan hartzen ditu, hala nola, nobelak, olerkiak eta antzezlanak, filmak, lan musikalak, artelanak, marrazkiak, pinturak, argazkiak, eskulturak eta diseinu arkitektonikoak. Sorkuntza artistikoei aplikatzen zaie, adibidez: olerkiak, nobelak, lan musikalak, pinturak, lan zinematografikoak eta ordenagailuko programak. Ingelesez, gainerako hizkuntza Europarrekiko ezberdintasuna dago, egile-eskubideak izenarekin deitu ordez, copyright bezala ezagutzen da. Copyright terminoak sorkuntza artistiko eta literarioen gaineko funtsezko ekitaldiekin zerikusia dauka, bakarrik egileak egin ditzake edo beste pertsona batek, berak emandako baimenarekin. Zehazki, lan artistiko eta literarioen kopiak egitean datza, esaterako: liburuak, pinturak, eskulturak, argazkiak eta lan zinematografikoak. Bitartean, egile-eskubidearen adierazpenak, lan artistikoaren egileari igortzen dizkio, honela azpimarratzen da lan artistikoaren sortzaileari lana onartzen zaiola, lege gehienetan egilea berariazko eskubide zehatzetatik disfrutatzen du haren sorkuntzarekiko, erreprodukzio deformatua galarazi dezake eta berak daukan eskubide baztertzailea da, berriz, beste eskubide batzuk existitzen dira, esaterako, eskubidea kopiak egitera, hirugarrenek erabil dezaten, adibidez, helburu horrekin egileak emandako lizentzia baten bidez.

“Egile eskubidearen” adierazpenak erreferentzia egiten dio ekitaldi nagusiari, sorkuntza artistiko eta literarioei buruz, bakarrik egileak burutu dezake edo bere onespenarekin (ondarezko eskubidea). Ekitaldi hori lan literario edo artistikoaren kopien produkzioa da, hala nola, liburu bat, pintura bat, eskultura bat, argazki bat, film bat eta duela gutxitik, eduki digitalak. Bigarren adierazpena, “egile-eskubideak " (edo egileen eskubideak), lan artistikoaren sortzailearen eskubideei erreferentzia egiten dio, horrek nabarmentzen du (ia legedi gehienetan onartua) egileak bere sorkuntzari buruzko eskubide espezifikoak dauzkala (eskubide moralak), adibidez, bere lanaren erreprodukzio distortsionatua bera bakarrik galarazteko eskubidea dauka, berriz, beste eskubide batzuk; kopiak egiteko eskubidea adibidez, beste pertsona batzuek erabili dezakete (ondarezko eskubidea titular bati emana), adibidez: argitaratzaile bat, zeinak lizentzia bat lortu duen egilearen helburu horretarako.

Jabetza intelektualaren titularrak, bere jabetzaren gaineko gaitasun osoa dauka, edonork baimena eskatu behar dio erabili ahal izateko. Estatu bakoitzak jabetza intelektualari buruz ezartzen dituen eskubideak independenteak dira estatu horretarako, beraz, beste estatu batek eskubide bera eman ahal dio beste pertsona bati, ondorioz, lan, asmakizun, ideia edo berezitasun karaktere berdinak, jabetza intelektualari buruzko lege bat baino gehiago izan dezake, jabetza horrek ematen duten estatuen arabera. (Melgar, 2005)

Soilik argazkia

Argazkien kasuan, argazkigintza bitartekoek edo antzekoek egiten dituzten argazkiak soilik hartzen dira kontuan, ez direnak berezko autoreen sorkuntza intelektualak. Azpiatal honek, estatu bakoitzean babes gradu ezberdina dauka, adibidez; Espainiar jabetza intelektualaren legediaren arabera, argazki soilen egileak ez dauka argazki horren gaineko egile-eskubiderik, baina argazkiak banatzeko, erreproduzitzeko eta ustiatzeko eskubide esklusiboa dauka 25 urtetan, argazkia edo erreprodukzioa egin eta hurrengo urtearen urtarrilaren 1ean hasita.

Hona hemen argazkien inguruko eskubide ezberdinak:

Argazkietan agertzen diren pertsonen eskubideak:

Pertsona baten argazkia hartzeko eta argazki hori hedatzeko pertsona horren baimena behar da, ahozkoa ala idatzizkoa izan daiteke garrantziaren arabera, hauen adibide dira kalean paseatzen dabilen pertsona baten argazkia ala modelo batek sinatuko duen kontratua. Egoera batzuetan baimen hori emantzat hartzen da: esan bezala, kaleko argazkietan edo leku publikoetan hartzen direnetan (halakoetan ez da komeni lehen planoak hartzea, ezta pertsona bereizgarria izatea ere) edo pertsona publikoei beren funtzioak betetzen edota bizitza publikoko ekintzetan hartzen zaizkien argazkietan ere.

Argazkietan agertzen den objektuaren jabearen baimena:

Objektua argazkiaren mamia denean hartzen da kontuan eskubide hau, ez hartze orokor baten barruan dagoenean. Argazkiaren funtsa ez bada objektua ez dago baimena eskatu beharrik.

Argazkietan agertzen den obraren jabearen baimena (margoak, eskulturak...):

Lan artistikoen hedapena horiek ustiatzeko baliabide bat da; horregatik, egilearen baimena behar izaten da. Baimena ez da beharrezkoa izango obra kalean jarrita dagoenean. Oro har, pentsatu behar dugu informazio-eskubideak lehentasuna duela ekintza publikoetan, eta pertsonak eta objektuak notizia bihurtzen direnean. Beste kasuetan, ordea, horien baimena beharrezkoa izango dugu, besteak beste, irudiak hartu diren testuinguruan ez ezik besteren batean erabiltzeko direnean.

Hona hemen baimen mota hauek kudeatzeko kontzeptuak:

Erreferentziak

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2006] eta [Sare Sozialak Hiztegia] [2016]
  2. Erkoreka, Jokin. (2020-03-12). Jabetza intelektuala ikuspuntu praktikotik. Gipuzkoa Kultura (Noiz kontsultatua: 2023-10-27).
  3. Petrirena Altzuguren, Patxi; Aldasoro Katarain, Irene. (2009). Jabetza Intelektualari buruzko Legea. (Noiz kontsultatua: 2023-10-27).
  4. (Frantsesez) «Le statut juridique du résumé documentaire - Les Infostratèges» www.les-infostrateges.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-27).
  5. JABETZA INTELEKTUALARI BURUZKO LEGEA // LEY DE PROPIEDAD INTELECTUAL. UPV-EHU.
  6. «Did You Say “Intellectual Property”? It's a Seductive Mirage - GNU Project - Free Software Foundation» www.gnu.org (Noiz kontsultatua: 2023-10-27).
  7. (Ingelesez) Thu, Mar 6th 2008 12:38pm-Mike Masnick. (2008-03-06). «If Intellectual Property Is Neither Intellectual, Nor Property, What Is It?» Techdirt (Noiz kontsultatua: 2023-10-27).
  8. «Albert Jacquard démonte le concept de Propriété Intellectuelle (extraits) | April» www.april.org (Noiz kontsultatua: 2023-10-27).
  9. Aldasoro Katarain, Irene. (2011). Jabetza industriala. Markei buruzko legeria. (Noiz kontsultatua: 2023-10-27).
  10. «http://www.sgae.es/es-eu/SitePages/corp-modelo.aspx» www.sgae.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-12).

Bibliografia

Euskaraz:

Espainieraz:

Frantsesez:

Ingelesez:

Ikus, gainera

Kanpo estekak