Shi Tingmao | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Chongqing, 1991ko abuztuaren 31 (32 urte) |
Herrialdea | Txinako Herri Errepublika |
Jarduerak | |
Jarduerak | jauzilaria eta igerilaria |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 52 kilogramo |
Altuera | 1,59 metro |
Shi Tingmao (txinera sinplifikatuz: 施廷懋; pinyinez: Shī Tíngmào, Chongqing, 1991ko abuztuaren 31), 2016ko Olinpiar Jokoetan, urrezko bi domina, eta, 2020ko Olinpiar Jokoetan, beste urrezko bi lortu dituen tranpolin jauzilari txinatarra da.[1]. Munduko Igeriketa Federazioak (FINA) bost aldiz jarraian izendatu zuen "urteko emakumezko jauzilaria" 2015 eta 2019 artean[2].
Gaztetan gimnasia artistikoan aritu ondoren, 2003an hasi zen tranpolin jauziak egiten.
2010eko Aiako Jokoetan lortu zuen aurreneko urrezko domina. Hurrengo urtean, Munduko Txapelketan, urrezko domina irabazi zuen 1 m-ko tranpolinean, hori lortzen zuen aurreneko emakumezko txinatarra izanik. Hurrengo munduko txapelketa guztietan, 3 m-ko tranpolin bakarka[3] eta sinkronizatuan, txapeldun izan da.[4]
2016an, Rioko Olinpiar Jokoetan, txapeldun olinpikoa izan zen 3 m-ko bakarka eta sinkronizatuan,[5] eta, Tokioko Jokoetan ere, urrezko dominak eskuratu zituen proba bietan.[1]
Joko Olinpikoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2016 | Rio de Janeiro ( Brasil) | 3 m tranpolina | |
2016 | Rio de Janeiro ( Brasil) | 3 m tranpolina sinkronizatua | |
2020 | Tokio ( Japonia) | 3 m tranpolina | |
2020 | Tokio ( Japonia) | 3 m tranpolina sinkronizatua | |
Munduko Uretako txapelketak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2011 | Shanghai ( Txina) | 1 m tranpolina | |
2013 | Bartzelona ( Katalunia) | 3 m tranpolina | |
2015 | Kazan ( Errusia) | 3 m tranpolina | |
2015 | Kazan ( Errusia) | 3 m tranpolina sinkronizatua | |
2015 | Kazan ( Errusia) | 1 m tranpolina | |
2017 | Budapest ( Hungaria) | 3 m tranpolina | |
2017 | Budapest ( Hungaria) | 3 m tranpolina sinkronizatua | |
2019 | Gwangju ( Hego Korea) | 3 m tranpolina | |
2019 | Gwangju ( Hego Korea) | 3 m tranpolina sinkronizatua | |
Asiako Jokoak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2010 | Guangzhou ( Txina) | 3 m tranpolina | |
2010 | Guangzhou ( Txina) | 1 m tranpolina | |
2014 | Incheon ( Hego Korea) | 1 m tranpolina | |
2014 | Incheon ( Hego Korea) | 3 m tranpolina sinkronizatua | |
2018 | Jakarta-Palembang ( Indonesia) | 3 m tranpolina | |
2018 | Jakarta-Palembang ( Indonesia) | 3 m tranpolina sinkronizatua |