Formatu ireki bat normalean estandar irekien erakunde batek argitaratzen duen datu digitalak gordetzeko zehaztapen bat da, erabiltzeko murrizketa legalik ez duena[1]. Formatu ireki batek software jabedun eta libreetan erabiltzeko aukera eman behar du, bakoitzaren lizentziak erabiliz. Formatu jabedunak, ordea, erakunde pribatuek definitu eta kudeatzen dituzte. Formatu irekiak estandar irekien azpi-talde bat dira.

Formatu irekien helburu nagusia gordetako datuak epe luzera irakurri ahal izateko bermea da, baldintza legalak, teknologiaren eskuragarritasuna, edo beste baldintza batzuen menpe egon beharrik gabe. Beste helburu bat lehiakortasuna sustatzea da, formatu jabedun bat sortzen duenak guztiak hori erabiltzera derrigortu ez ditzan. Hori dela-eta, gobernu eta enpresa pribatu askok formatu irekien erabilera bultzatu nahi dute.

Software libreko programa informatikoek ahalegin berezia egiten dute formatu irekiko fitxategiak irekitzeko, lantzeko eta gordetzeko. Zenbait software jabedunek, ordea, bere formatu propioak garatu eta sustatu egiten dituzte eta, askotan, ez dira formatu irekiko fitxategiak zabaltzeko eta irakurtzeko gai izaten.

Definizio bat

The Linux Information Project taldekoek sortutako dokumentu baten arabera[2] formatu irekiko fitxategia batek honako ezaugarri bi hauek dauzka batera:

  1. fitxategia edonork goitik behera, osotasunean, irakurtzeko eta aztertzeko moduan argitaratua izan behar du, eta
  2. ez da copyright, patente, marka-erregistratua edo antzeko lege-trabarik egon behar edonork, dohainik, edozein beharretarako, fitxategia, bere osotasunean, erabiltzeko.

Formatu itxiko fitxategiek, beraz, lege-trabak edo zifratze-trabak dituztenak izaten dira. Formatu itxiko fitxategiak askotan zifratuta argitaratzen dira eta fitxategia erabiltzeko, irakurtzeko edo aztertzeko dirua ordaindu behar bada, zuzen-zuzenean ordaindu edo zeharka, programa edo aplikazio bat erosiz, esaterako.

Estandar irekiekin gertatzen den[3] arazoa, estandar bat merkatuko subjektuetako baten jabetzakoa denean gertatzen da. Subjektu pribatu batek estandarraren garapena kontrolatzeko erabiltzen badu, edo lizentzia-politiken bidez manipulatzen saiatzen bada, aktore-talde jakin batzuk baztertzeko edo sartzeko, kasu horretan, estandarizazioa lehia eta elkarreragingarritasuna sustatzeko helburuetarako erabiltzen da.

Formatu irekien adibide batzuk

Irudiak

Audioa

.ogg audioa fitxategi sinpleak gordetzeko eta partekatzeko formatu oso erabilia da.

Bideoa

Bideo labur bat ogv formatu irekian.
Blender erabiliz WebM formatuko bideoa: Caminandes - Gran Dillama - Blender Foundation-ek Commonsen egindako dohaintza.

Hainbat

Testua

.odt formatu irekia oso erabilia da testu fitxategi sinpleak gordetzeko eta partekatzeko.

Fitxategiak konprimitzeko edota gordetzeko formatuak

Bestelakoak

Polemika fitxategi mota batzuekin

MicroSoft enpresak estandar irekitzat atera zituen fitxategi mota jakin batzuk: .docx, .xlsx, pptx... baina fitxategi mota horiek ez zuten komunitatearen onarpen osoa jaso. FSFE erakundeak, esate baterako, defendatu zuen fitxategi mota horiek ezin zirela estandar irekitzat jo[5]. Hala eta guztiz ere, esparru askotan fitxategi mota horiek irekitzat hartu izan dira.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «What is a free file format? -- definition by The Linux Information Project (LINFO)» www.linfo.org (Noiz kontsultatua: 2019-05-17).
  2. (Ingelesez) «What is a free file format? -- definition by The Linux Information Project (LINFO)» www.linfo.org (Noiz kontsultatua: 2018-10-15).
  3. (Gaztelaniaz) «Estándares Abiertos - Descripción - FSFE» FSFE - Free Software Foundation Europe (Noiz kontsultatua: 2019-02-25).
  4. W3C XML
  5. (Gaztelaniaz) «MS-OOXML - Resumen - FSFE» FSFE - Free Software Foundation Europe (Noiz kontsultatua: 2019-05-17).

Ikus, gainera

Kanpo estekak