Elgea | |
---|---|
Euskal Herria | |
Elgeako eliza. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Euskal Autonomia Erkidegoa |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
INE kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 42°56′19″N 2°30′45″W / 42.9386°N 2.5125°W |
Demografia | |
Biztanleria | 57 (2022: Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Espresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat) |
Elgea Barrundia udalerriko iparraldean kokatuta dagoen herria da. Ermandade zaharreko kide, 1885 arte Gebara udalerriaren barruan egon zen.
Arabako iparraldean dago kokatuta, Barrundiako herriburua den Ozaetatik 2.5 km-tara.
Izen bereko mendilerroak Gipuzkoarekin muga egiten du. Hau osatzen duten mendiak Arkamo, Aumategigaña, Burgamendi, Elgeamendi, Gaboño, Keixtui-Gaña, Makatzgain, Miritxa, Mirubixkar, Mugarriluze, Sekillaga, Urdingain eta Urkitza dira. Hauetatik garaiena Aumategigaina da, 1.189m-rekin.
Betizuak (behiak) ohikoak ingurune hauetan, bai eta ardi latxak ere. Behi hauek, euskal mendietan arruntak dira, basa behiaren arrazaren izena dute. Ardi latxa ere oso arrunta da mendi hauetan aurkitzea, bere izena, bere artile latxetik datorkio, artile latxa eta gogorra delako.
Elgearen aurreneko aipamena 1085 urtekoa da. Santxo Santxez Arriatuk bere ondasunak, tartean Elgeako villa, San Juan de la Peña monasterioari eman zizkion.
Mitxelenak, bere Apellidos vascos[1] liburuan 1025eko Donemiliagako goldeko Helkeguren toponimoa Elgearekin lotzen du. (Ikus Elkano abizenari buruz ematen dituen azalpenak).
Eskualdeko Garraioa sareak 2 linea ditu herrian:
|
Barrundiako herriak | ||
---|---|---|
Audikana • Dallo • Deredia • Elgea • Etxabarri Urtupiña • Etura • Gebara • Hermua • Larrea • Marieta-Larrintzar • Matura • Mendixur • Ozeta |
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |