Elgeako mendilerroa | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Aumategi |
Garaiera | 1.191 m |
Geografia | |
![]() ![]() | |
Koordenatuak | 42°56′12″N 2°29′38″W / 42.93675°N 2.49393°W |
Honen parte da | Aizkorri-Aratz |
Mendikatea | Euskal Herriko arkua |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Elgeako mendilerroa Gipuzkoa eta Araba artean dago. Iparraldean ditu Gipuzkoako Debagoieneko Eskoriatza, Aretxabaleta eta Oñati udalerriak; eta hegoaldean, Arabako Lautadako Arratzua-Ubarrundia, Burgu eta Barrundia.
Mendilerroko tontor gehienak 1.000 metro ingurukoak dira. Mendebaldeko muturrean, iparraldetik hegoaldera: Makatzgain, Arriurdin, Urkitza, Arkamo, Albiturri eta Miritxa. Ekialderantz jarraituz: Mugarriluze, Aumategi, Mirubizkar, Burgamendi, Sekillaga, Gaboño eta Kextuigaña.
Ekialdean Urkilla mendilerroarekin jarraitu egiten da, Larrangoiti eta Trango tontorrekin.
Historiaurreko garaietatik, Elgea-Artia izeneko estazio megalitikoaren zati bat dugu tontor hauetan, Mugarriluzeko zutarria eta Mugarriaundikoa alde batetik eta Elgea I eta Artasoko trikuharriak eta Elgea II-ko tumulua bestetik.
Aro garaikidean bestela 2000an Elgeako zentral eolikoa jarri zuten mendilerroaren gainaldean. Euskal Autonomia Erkidegoan ezarri den lehen parke eolikoa da, eta 660 kW-ko 37 sorgailu eoliko ditu; guztira, 24.42 MW-ko potentzia du instalatuta.
Faunari dagokionez, Elgeako mendilerroan Arabako azken betizuak larretzen dira.