Bot bat beste programa edo Interneteko zerbitzu batzuekin lan egiteko garatutako programa da. Honenbestez, pertsona batentzako astunak litezkeen lanak automatizatzea ahalbidetzen dute. Wikipedian, lan mordoxka egiteko balio dezakete, hala nola artikulu multzo bat kategoriaz aldatu, artikuluei formatu egokia eman, loturak zuzenak direla egiaztatu, interwikiak, argipen orriak sortu, eta abar. Algoritmo bitartez adieraz daitekeen edozein ataza burutu dezake bot batek.
Botak erabiltzerakoan kontu handiz aritu behar da, komandoak gaizki bidaltzeak artikuluetan aldaketa txarrak egitea suposa baitezake.
Botekin lan egiteko zenbait liburutegi existitzen dira, baina gaur egun hedatuena pywikipedia da, MediaWiki softwarearekin lan egitea ahalbidetzen duena. Python programazio lengoaia erabiliz programatuta dago eta liburutegiak eskaintzen dituen funtzio ugariez gain, bot sinple batzuk ere baditu, interwikiak egiten dituena eta testu aldaketa egiten dituena tartean. Bot konplexuagoak garatzeko, ordea, liburutegia erabiliz programatu beharra dago. Pywikipediarekin lan egiteko behar den softwarea: Python interpretea eta pywikipedia bera.
Softwarea instalatzeko prozesua ezberdina izan daiteke erabiltzen den sistema eragilearen arabera:
Euskarazko Wikipediak ere baditu zenbait bot, mantenua eta hedapena errazten dituztenak. Baimenduta dauden botak ikusi daitezke hurrengo zerrendan:
Bot bat sortu nahi izanez gero, aurretik baimena eskatu beharra dago.