Velmariri Bambari
Bizitza
Jaiotza1980 (43/44 urte)
Herrialdea Indonesia
Jarduerak
Jarduerakaktibista
Jasotako sariak

Velmariri Bambari (Indonesia, 1980) Indonesiako ekintzailea da, sexu-indarkeriaren biktimen eskubideen alde lan egiten duena: ezgaitasun fisikoa dauka eta mankuluekin ibili behar du.[1][2]

Britainia Handiko BBC irratiaren 100 Women zerrendan sartu zen 2022an: urte horretan munduan inspirazio eta eragin handiena izan zuten ehun emakumeen artean nabarmenduz.[3]

Ibilbidea

Etxekoandre bat izanda, 2014. urtean haurrak babesten eta emakumeak ahalduntzen trebatzea erabaki zuen Indonesiako Mosintuwu Institutuan.[4] 2018az geroztik, bere ahotsa altxatu du Indonesiako urrutiko eskualde batean sexu-indarkeriaren biktimen egoera salatzeko.[5] Sexu-indarkeriaren biktimak poliziaren egoitzetara joaten laguntzen ditu.[6] Eskualde horretan, Sulawesi zentralean, ohiturazko eskubideari jarraiki, erasotzaileei eta abusu sexuala jasan duten emakumeei isuna jartzen diete. Arau hauei jaramonik ez egiteko eskatu du, erasotzaileak kartzelara eramateko eta zuzenbide positiboa kontuan hartzeko, ez ohiturazkoa.[6] Zera ere bultzatzen du: emakume biktimek independentzia ekonomikoa izan dezaten.[1] 2022ko uztailean egoera horretan zeuden bederatzi emakumeri lagundu zien.[2] 2022a izan zen BBCk gehien inspiratu zituen 100 emakumeetako bat.[1]

Aintzatespenak

Erreferentziak

  1. a b c BBC 100 Women 2022: Who is on the list this year? - BBC News. .
  2. a b Ibu bertongkat di Sulawesi mendobrak hukum adat demi memenjarakan pelaku kejahatan seksual. 2022-07-19.
  3. a b «Quiénes son las 100 Mujeres influyentes e inspiradoras elegidas por la BBC en 2022 (y cuáles son las 12 de América Latina) - BBC News Mundo» News Mundo (Noiz kontsultatua: 2023-02-04).
  4. Media, Kompas Cyber. (2022-07-25). Kisah Velmariri Bambari, di Tengah Keterbatasan, Perjuangkan Nasib Korban Kekerasan Seksual di Lembah Bada Poso Halaman all. .
  5. Nguyen, Harvey. (2022-07-22). The Struggle of Velmariri Bambari, Central Sulawesi Woman Imprisoning Perpetrators of Sexual Violence. .
  6. a b Velmariri Bambari, Ibu Rumah Tangga yang Cari Keadilan untuk Korban Kekerasan Seksual. 2022-07-26.

Kanpo estekak