2009ko Maskaradak Barkoxen.

Zuberoako maskaradak Zuberoako neguko inauteria dira, ikuskizun zehatz eta antzerkiko baliabidez osatua eta goizetik egun ia osoz luzatzen dena. Jatorri zahar bezain ezezagunekoa da.

Garai batean laurogei bat dantzarik parte hartzen bazuten ere, gaur egun, hogei batek osatzen dituzte maskaradak eta, lehen ez bezala, emakumeek ere parte hartzen dute. Dantzak, bertsoak eta kantuak leku berezia dute eta, pastoralean bezala, beti errepikatzen diren pertsonaia finko batzuetan gorpuzten da ikuskizuna.

Historia

Euskal Herriko maskarada

XVI. mendean Ingalaterran sortu zen, eta arrakasta handia izan zuen XVII. mendean. Mozorroak eta agertokiak ikusgarriak izaten ziren, eta alegoria aldetik oso landuak ziren. Maskarada-egilerik ezagunena Ben Jonson, gorteko olerkaria, izan zen, 1605-1631 urteetan. Hura erretiratu zenean, maskaradak literatura-balioa galdu zuen, eta ikuskizun huts bihurtu zen. Ukaezinezkoa da maskaradak balletean, operan eta pantomiman izan duen eragina.

Zuberoako maskaradak

Euskal Herrian, europar usadioarekin bat eginik, Zuberoan sartu zen XVI. mendean. Inauterietako igande guztietan gazteak bildu eta maskaradak prestatzen zituzten, eta herriz-herri ibiltzen ziren mozorroz jantzirik. Euskal Herrian ezagunak ziren ofizio jakinetakoak ziren pertsonaiak eta taldeak. Dantzaz, musikaz, mintzoaz eta mimoaz baliatzen ziren lanbideak antzezteko. XXI. mendean oraindik bizirik diraute, eta orain dela hirurehun eta laurehun urte bezalaxe antolatzen dira.

Kokapena

Basabürüa eskualdeko Altzai, Urdiñarbe edo Atharratzek antolatutakoek ospea badute ere, urtero inauteri garaian eta lau hilabetean Zuberoako herri batek maskarada prestatzen du, lan horretan festa berezi bat sortuz.[1]

Pertsonaiak

Normalean, 25 bat lagunek osatzen dute segizioa, eta bi alde kontrajarritan banatzen dira: alde batetik, Gorriak, dotore eta ordenatuak eta, fanfarreak banatuta, Beltzak, zikinak, baldarrak eta zaratatsuak.[2][3] Maskaradako bost dantzari hoberenak, Aitzindariak deitutakoak, gorrien taldean daude: Txerrero, Gathuzain, Kantiniersa, Zamalzain eta Entseinaria.[4] Batzuetan aitzindari beltzak ere izaten dira.

Hona hemen Zuberoako maskaradaren pertsonaia nagusiak:[5]

Zamaltzain-dantza (Le dance du Chibalet), Paul-Adolphe Kauffmann, 1906.

Zatiak

2010eko Larraineko maskarada: bi Txerrero, Kantiniersa, Gathuzaina eta Zamalzain dantzan.

Maskaradak hiru parte ditu, egun sinplifikatuak daudenak:

Barrikadaren haustea

Behin herrira helduta, erakustaldia prestatzeko segizioa herrian zehar ibiltzen da. Arribadaren soinuari jarraituz, etxe nagusiak bisitatzen dituzte, non jateko eta edateko ematen dizkieten. Horrela, herriko nagusiak omentzen dituzte.

Ofizioak

Buhameak 2006ko Urdiñarbeko maskaradan.

Ofizioak deitzen zaio arratsaldeko saioari. Maskaradan parte hartzen duten ofizio bakoitzak. Zati honetan pertsonaia bakoitzak bere antzerki-dantza saioa egiten du, bere ofizioa ardatz duen antzerki-erritual bat eskainiz. Txorrotxek dute ofizio bakoitza kantuz aurkezteko ardura, plazari itzulika, eta ofizioen artean tarkekatzen dira dantzarien emanaldiak.[8] Honela egiten du ofizioa bakoitzak:[5]

Jolasak

Ofizio-joko horien artean egiten dituzte dantza ezberdinak. Batez ere aitzindariek, eta dantza batzuk beste arizale batzuek ere bai. Branlean maskaradari guztiek parte hartzen dute eta ikusleen artetik ere jendea sartzen dute sokara. Azken jauzietan ikusleak ere gonbidatzen dituzte beraiekin dantza egitera. Egiten dituzten dantzetako batzuk, hona:[8]

Zuberoatik kanpoko erakustaldiak

Normalean, maskarada ez da Zuberoatik kanpo egiten. Hala ere, batzuetan Baionan ere egin da.[9]

Hego Euskal Herrian, Gaztedik 1954ko maiatzaren 9an egin zituen Zuberoako dantza batzuk lehen aldiz, Dindirri dantza taldeak irakatsita. Gaztedik 1994ko otsailean egin zuen Santutxun bere lehen maskarada osoa. Ordu arte Donostiako Argia taldeak soilik lortu zuen Zuberoako maskarada oso bat kaleratzea 1980ko hamarkadan. Argiak jatorrian egiten den modu berberean aurkeztu zuen, baina 1994an, Gaztedik Bizkaiko lurraldera egokitutako antzezpen bat prestatzea lortu zuen, termino soziologiko eta linguistikoetan[10]. Ordutik aurrera, maskarada ugari era horretan oinarrituta egin dira.[11] Horietako batzuk, Lamiakoko maskarada, esate baterako, urtero-urtero ospatu dira denbora luzean zehar.[12]

Ikus gainera

Erreferentziak

  1. Gaztedi: Zuberoako Maskarada
  2. Herriz-herri Zuberoa zeharkatuz dabiltza urtero legez, Maskaradak
  3. Hiru.com: Iparraldeko dantzak
  4. Maskaradako aitzindariak Etxahun.org
  5. a b Marcel BEDAXAGAR, Jean Dominique LAJOUX, Thierry TRUFFAUT, François FOURQUET, Kepa FRENANDEZ DE LARRINOA:Maskaradak. Xiberoko herri ihauteriak Carnivalkingofeurope.it
  6. a b Geneviève MARSAN. Itzultzailea Jean-Louis DAVANT: Negutik udaberrira : ohiko ihauteak Pirinioetan. Maskarada zuberoan Euskonews.com
  7. Berria: Maskaren gibeleko tziganoak[Betiko hautsitako esteka]
  8. a b c d e Ibañez Lusarreta, Aritz «Manexaren gida: 10 gomendio Maskaradetan ez galtzeko» Dantzan.com. Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 Unported (CC BY-SA 3.0) lizentziarekin argitaratua
  9. Berria: Barkoxeko maskarada Lapurdin asteburuan[Betiko hautsitako esteka]
  10. https://dantzan.eus/hemeroteka/gaztedi-conmemora-los-20-anos-de-la-primera-maskarada-vizcaina
  11. Zuberoa (Creative Commons Attribution Share-Alike 3.0 lizentziapean argitaratuta)[Betiko hautsitako esteka]
  12. Lamiako Maskarada (bloga 2008-gaur egun arte). (Noiz kontsultatua: 2018-02-06).

Kanpo estekak