Zientzien Bavariar Akademia | |
---|---|
![]() | |
Tendit ad aequum | |
Datuak | |
Izen laburra | BAdW |
Mota | zientzien akademia eta book publisher (en) ![]() |
Herrialdea | Alemania |
Jarduera | |
Kidetza | Union of German Academies of Sciences and Humanities (en) ![]() ![]() |
Erabilitako hizkuntza | aleman |
Agintea | |
Lehendakaria | Thomas O. Höllmann (en) ![]() |
Egoitza nagusi | |
Osatuta | |
Legezko forma | Körperschaft des öffentlichen Rechts (en) ![]() |
Historia | |
Sorrera | 1759 |
webgune ofiziala![]() ![]() ![]() |
Zientzien Bavariar Akademia (alemanez: Bayerische Akademie der Wissenschaften) Alemaniako instituzio publiko eta independentea da. Munichen kokatuta, akademikoak esparru desberdinetako ikerlariak dira. Gaur egun 39 batzorde ditu, 300 pertsona ingurukoekin. Erakundearen prestigioa handia da mundu osoan. Alemaniako zaharrenetariko bat da.
Akademia 1759an sortu zuen Maximiliano III.a Jose de Bavierakoak, orduko Printze hautesleak. Proiektua Johann Georg von Lori kontseilariak hasi zuen, Bavariako Bayerische Gelehrten Gesellschaft elkartearen sortzailea. Jatorriz, Akademiak bi atal zituen, Historia Klasea (Historische Klasse) eta Filosofia Klasea (Philosophische Klasse); natur zientziak, matematika eta fisika barne, Filosofia Klasearen zati gisa hartzen ziren. Gaur egun, Akademia bi klasetan banatuta dago oraindik, baina gaur egun Filosofia eta Historia Gela (gizarte eta giza zientziak biltzen dituena) batetik, eta Matematika eta Natur Zientziak bestetik dira.[1]
Klase bakoitzean ohiko partaideen multzoa 45ekoa da. Berezko partaideen kopurua 80koa da, bestetik. Dena dela, errealitatean, 70 urte baino gehiago dituzten partaideak ez dira zenbatzen; ondorioz, partaideak, 120 inguruko dira.
Akademiak akademiko ospetsuak izan zitu haren historian zehar. Hemen aipatuko ditugu batzuk:
Gaur egun Akademiaren partaide guztiak lau sailetan antolatzen dira:
Lehen Presidentea Sigmund von Haimhausen izan zen, Monetaren etxearen eta Meatzaritza Batzordearen burua. Presidenteen artean izen hauek aipa daitezke: Friedrich Heinrich Jacobi, Friedrich Wilhelm von Schelling, Justus von Liebig, Ignaz von Döllinger, Max von Pettenkofer eta Walther Meißner.[3]
Karl-Heinz Hoffmann | 2011 |
Dietmar Willoweit | 2006–2010 |
Heinrich Nöth | 1998–2005 |
Horst Fuhrmann | 1992–1997 |
Arnulf Schlüter | 1986–1991 |
Herbert Franke | 1980–1985 |
Walter Rollwagen | 1977–1979 |
Hans Raupach | 1970–1976 |
Robert Sauer | 1964–1970 |
Friedrich Baethgen | 1956–1964 |
Richard Wagner | 1952–1956 |
Heinrich Mitteis | 1950–1952 |
Walther Meißner | 1946–1950 |
Mariano San Nicolò | 1944–1945 |
Karl Alexander von Müller | 1936-1944 |
Leopold Wenger | 1932–1935 |
Karl Ritter von Goebel | 1930-1932 |
Eduard Schwartz | 1927–1930 |
Max Franz Maria von Gruber | 1924–1927 |
Hugo von Seeliger | 1919–1923 |
Otto Crusius | 1915–1918 |
Karl Theodor von Heigel | 1904-1915 |
Karl Alfred von Zittel | 1899–1904 |
Max von Pettenkofer | 1890–1899 |
Johann Joseph Ignaz von Döllinger | 1873–1890 |
Justus von Liebig | 1859–1873 |
Friedrich Wilhelm von Thiersch | 1848–1859 |
Maximilian Prokop von Freyberg | 1842–1848 |
Friedrich Wilhelm Joseph von Schelling | 1827–1842 |
Friedrich Heinrich von Jacobi | 1807–1812 |
Anton Clemens von Törring-Seefeld | 1793-1807 |
Maximilian Joseph von Seinsheim | 1769–1787 |
Johann Joseph von Baumgarten | 1768–1769 |
Max Emanuel von Törring-Jettenbach | 1762–1768 |
Joseph Franz Maria von Seinsheim | 1761-1762 |
Sigmund von Haimhausen | 1759-1761; 1787-1793 |
Bayerische Akademie der Wissenschaften
Alfons-Goppel-Str. 11
80539 München
Germany
Tel. +49-89-23031-1141