Urrutiko hezkuntza ikasgelara gerturatu beharrik gabe ikasketak burutzeko aukera eskaintzen duen hezkuntzaren modalitatea da. Orokorrean, posta edo Internet bitartez burutu beharreko lanak bidaltzen zaizkio ikasleari, eta honek ere medio beretik bueltatzen ditu. Salbuespenetan bat izaten da, eta ikaslea ikasgelara noizbait joan behar izaten da, beti ere klase presentzialen bat jaso edo azterketaren bat egitera. Ikasketa mota hau maila guztietan eskaintzen den arren, ohikoena unibertsitate mailako ikasketetan ematea da. XX. mende bukaeran kontzeptua hau zalantzan jartzen hasi zen urrutikotasuna bera zalantzan jarriz, eta gailentzen hasi ziren beste batzuk hezkuntza birtuala, online, ordenagailuak lagunduriko hezkuntza edo beranduago e-learning ere bai. [1]
Gaur egun e-learning modalitatea urrutiko hezkuntzatik bereizi eta horren bilakaera bezala definitzeko joera dago, bere baitan dituelako izaera konstruktibista eta kolaboratiboa, Internetekin lotura zuzena izanda ikasle eta irakasleen arteko hezkuntza-komunitateak sustatzen dituelako, ikasleei autonomia emanez, irakasleek gidari rola hartzea ahalbidetzen duelako.[2]
2020. urtean mundu mailako COVID_19 pandemiaren ondorioz, Haur hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Unibertsitateek jarduera eten, ikastetxeak itxi eta urrutiko hezkuntzaren alde egin dute eta arrakala digitala gainditzeko neurriak hartu behar izna dira. [3] [4][5][6]
Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |