Urif | |
---|---|
herrixka | |
Administrazioa | |
Occupied territory | Zisjordania |
Palestina Estatuko lurralde-antolaketa | Nablusko Gobernazioa |
Geografia | |
Koordenatuak | 32°09′34″N 35°13′23″E / 32.1594°N 35.2231°E |
Demografia |
Urif (arabieraz: عوريف) Palestinako herri bat da, Nablusko Gobernazioaren parte dena. Ekialdean Einabus du, iparraldean, Asira al-Qibliya eta hegoaldean zein mendebaldean Jamma´in.[1] Palestinako Estatistika Bulego Nagusiaren (PCBS) arabera, hiriak 3.624 biztanle zituen 2017an.
Erromatarren zeramikak aurkitu dira hemen.[2] Dauphin-en arabera, bizantziar aroko zeramika ere aurkitu zen, baina Ellenblum-ek baieztapen hori ezeztatu zuen.[2][3]
Dayr Urifeko emakume bat, Sa'ida, Ahmad ibn Khalid ibn Qudama-rekin ezkondu zen, Hanbaliko herritarren liderra, zeintzuk Jerusalemgo Erresuma Latindarretik ihesi Damaskora alde egin zuten 1156 eta 1173 artean.[4] Ahmaden bilobak, Diya´ al-Dinen (1173-1245) Urifen bizi ziren musulmanak aipatu zituen.[5]
1517an, Palestinako beste lurraldeak bezala, Urif Otomandar Inperioan sartu zen. 1596ko erregistroan Jabal Qubal nahiyan (azpibarrutia) agertzen zen, Nabluseko liwan (barrutia). Hali bezala izendatua, hau da, hutsik, hala ere, nekazal produktuen gaineko %33,3ko zerta-tasa finkoa ordaindu zuen. Guztira, 2.800 akçe.[6]
1838an, Urif herrixka musulmana zela idatzi zuten, Naplusaren hegoaldean dagoen Jurat Merda azpibarrutiaren zati gisa.[7] 1870ean, Victor Guérinek mendi tontorrean 450 biztanle inguru zituen herrixka bezala deskribatu zuen.[8] 1882an, Palestine Exploration Fund delakoaren Inkestak (SWP) honela deskribatu zuen Urif: "Harrizko herri bat, goikaldean, oliba batzuekin; putzuekin hornitua eta ekialdean iturburu txiki bat duena".[9]
Palestinako Britaniar Mandatuko agintariek zuzendutako 1922ko Palestinako erroldan, Urifek 270 musulmaneko populazioa zuen. 1931ko erroldan ordea, 403 biztanle: 402 musulman eta kristau bat 103 etxetan banaturik..[10][11]
1945eko estatistiketan 520 biztanle zituen, guztiak musulmanak. Lurren azalera osoa, berriz, 3.965 dunam-ekoa.[12][13] Horietatik, 1.107 dunam landa eremu eta ureztatze-lurretarako erabiltzen ziren, 1.452 zerealetarako, eta 32 eraikitzeko-eremu gisa sailkatu ziren.[13][13]
1948ko Arabiar-israeldar Gerraren eta 1949ko Armistizio Akordioen ondoren, Jordaniak Urif hartu zuen bere gain. 1961eko Jordaniako erroldan 710 biztanle agertzen dira.[14]
Sei Eguneko Gerraz geroztik, Urif Israelen mende egon da. 2014ean, Urifeko 3.115 dunam (% 77) B eremukoak ziren, eta 949 (% 23), berriz, C eremukoak. Urifeko 58 dunam Israelgo Yitzhar kokalekuarentzako konfiskatu ziren.[15][16][17][18][19][20][21][22][23][24][25][26][27]