Universal Mobile Telecomunication System (UMTS) 3.belaunaldiko (3G) mugikorrak erabilitako teknologietako bat da, GSMren hurrengoa. UMTS sarea mugikorrentzako pentsatuta zegoen arren ez dago dispositibo hauetara mugaturik, beste batzuk ere erabil dezakete. UMTSren ezaugarri garrantzitsuenak : multimedia kapazitatea, interneterako sarrera abiadura handia (denbora errealean soinu eta bideoa transmititzea ahalbidetzen du) eta sare finkoen kalitate antzekoa duen soinu transmisio bat. UMTSk sistemaren sare globalean erabiltzaile gehiago sartzea ahalbidetzen du eta gainera abiadura handitzen du 2Mbps erabiltzaile bakoitzean.

Ezaugarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arkitektura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
UMTS Sarearen Arkitektura

UMTSaren sare egitura bi azpisare handiz egina dago: telekomunikazio sarea eta gestio sarea. Lehenengoa konexio bateko bi muturren arteko informazio transmisioaz arduratzen da. Bigarrena harpidetuen fakturazio eta tarifikazioentzako baliabideak emateaz, zerbitzuen erregistro eta definizioaz, gestio eta segurtasunaz datuen maneiamenduan, matxuren edo erroreen detekzio eta erresoluzioaz, edota elementu batzuen itzali edo deskonexio periodo baten ondoren funtzionamenduaren berreskurapenaz arduratzen da. UMTSk W-CDMA mutiplexazio teknologia erabiltzen du irrati interfazean. Duplex denbora zatiketa (TDD) eta duplex frekuentzia zatiketa (FDD) jasaten du. UMTS sare bat honetaz konposatzen da:

  • NodoB: Terminalek bidalitako seinaleak hartzeko arduraduna da.
  • RNC: NodoBk hartutako seinaleak prozesatzen ditu eta ondoren ardatz sarera bidaltzen ditu.

Espektroaren erabilerari begiratuz, 5Mhzko bi kanal erabiltzen dira, 2100Mhz bandan (hasierako estandarra). Kanal bat telefonotik → BTSra 1885-2025 Mhz bandan. Bigarrena BTStik → telefonora 2110-2200 Mhz bandan. 850 Mhzko banda erabiltzen hasi zen herri batzuetan beste banda okupatuta egoten zelako. Potentzia gutxiago kontsumitzen duenez bere erabilera zabaltzen hasi da.

Bibliografia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]