Sukhoi Su-25 | |
---|---|
attack jet (en) ![]() | |
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | Sukhoi, Tbilisi Aircraft Manufacturing (en) ![]() ![]() |
Garatzailea | Sukhoi Design Bureau (en) ![]() |
Diseinatzailea | Pavel Sukhoi (en) ![]() ![]() |
Ekoizpen osoa | 1.320 |
Jatorrizko herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna, Errusia eta Georgia |
Historia | |
Lehen hegaldia | 1975eko otsailaren 22a |
Zerbitzuaren hasiera | 1981 |
Kudeatzailea | Aireko Indar Sobietarrak, Russian Air Force (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Ezaugarriak | |
Dimentsioak | 4,95 (![]() ![]() ![]() |
Propulsatzailea | R-95Sh (en) ![]() |
Autonomia | 1.000 km |
Armamentua | Gryazev-Shipunov GSh-30-2 (en) ![]() Kh-23 (en) ![]() Kh-25 (en) ![]() Kh-28 (en) ![]() Kh-29 (en) ![]() K-13 (en) ![]() R-60 (en) ![]() S-24 (en) ![]() S-25 (en) ![]() unguided bomb (en) ![]() KAB-500L (en) ![]() |
Sukhoi Su-25 «Gratx» (errusieraz: Су-25 «Грач», NATOren izendapena: Frogfoot[1]) Sobietar Batasunean Sukhoik diseinatutako erreakzio-motorreko hegazkin monoplaza da. Lurraren aurkako erasoa, gertuko aireko laguntza eta tankeen aurkakoa ezaugarriak ditu, eta Lurreko Indar Sobietarrei laguntza emateko sortu zuten. Errusiako Aire Armadan eta Errusiako Lurreko Indarren ezizena "gratx" (euskaraz: «ipar-bele») da.
Berrogei urte baino gehiago eman ditu lanean, eta Su-25a aireko indar askorekin borrokan egon da. Afganistango sobietar gerran aktiboki parte hartu zuen, mujahidinen aurkako matxinada misioetan hegan eginez. Irakeko Aire Armadak Iranen aurka erabili zuen 1980-1989ko Iran-Irak Gerran. Gehienak 1991ko Golkoko Gerran suntsitu edo Iranera bidali zituzten. 1993an, Abkhaziako separatistek Su-25a erabili zuten georgiarren aurka Abkhaziako Gerran.[2] Zortzi urte geroago, Mazedoniako Errepublikako Aire Armadak (gaur egun, Ipar Mazedonia) Su-25a erabili zuen albaniar matxinatuen aurka 2001eko Mazedoniako gatazkan, eta 2008an, Georgiak eta Errusiak Su-25 hegazkinak erabili zituzten Hego Osetiako Gerran. Afrikako zenbait estatuk, hala nola Boli Kostak, Txadek eta Sudanek, Su-25a erabili dute bertako gerra zibiletan talde matxinatuen aurka. Duela gutxi, Errusiak Siriako Gerra Zibilean, Karabakh Garaiko Bigarren Gerran eta Ukraina inbaditu zuenean erabili du.[3]
![]() |
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |