Sue Hendrickson | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Chicago, 1949ko abenduaren 2a (74 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Guanaja |
Hezkuntza | |
Heziketa | Munster High School (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | paleontologoa |
Jasotako sariak | ikusi
|
Susan «Sue» Hendrickson (Chicago, AEB, 1949ko abenduaren 2a) paleontologo eta arkeologo estatubatuarra da, Tyrannosaurus rex-en fosil handiena eta osoena aurkitzeagatik ezaguna.[1]
Chicagon jaio zen, Illinoisen, 1949ko abenduaren 2an, baina Munsterren hazi zen, Indianan.[1] Ikasketek aspertzen zutenez, 17 urterekin utzi zituen.[2] 1971n hasi zen urpekaritzan, besteak beste urpeko arkeologiako lanak egiten.[3] Filipinetako kostaldean hondoratutako San Diego galeoi espainiarretik zeramika txinatarra erreskatatu zuen taldeko kide izan zen.[1]
Bere aurkikuntza paleontologikoen artean, Peruko kostaldeko basamortuko zetazeo-fosilak eta Dominikar Errepublikako 24 Ma-ko anbarean kontserbatutako intsektu-hondarrak daude.[1] 1990eko udan T. Rexen hezurdura fosil bat aurkitu zuen Hego Dakotan, eta sei laguneko talde batek induskatu zuen 17 egunetan.[4] Fosil hau aurkitu den espezie horretako alerik handiena eta osatuena da. Natur Historiako Field Museoan dago ikusgai eta Sue izena du, bere aurkitzailearen omenez.[1]
1992an, Hendrickson Franck Goddio itsas-arkeologoaren taldean sartu zen. Haiekin, urpekaritza espedizio askotan parte hartu zuen, horien artean aipagarrienak Kleopatraren Royal Quarters-ak, eta Napoleon Bonaparteren flotak Niloko guduan galdutakoak.[5]