Stuttgarteko Unibertsitatea | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Izen laburra | USTUTT |
Mota | Unibertsitate publikoa, sarbide irekiko argitaletxea eta Local Internet registry (en) ![]() |
Herrialdea | Alemania |
Jarduera | |
Kidetza | TU9 (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Eskumendekoak | |
Erabilitako hizkuntza | aleman |
Ikasle-kopurua | 26.457 (2013) |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Osatuta | |
Zeren jabe | |
Historia | |
Sorrera | 1829 |
Ordezkatzen du | Technical University of Stuttgart (en) ![]() |
webgune ofiziala![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Stuttgarteko Unibertsitatea (alemanez: Universität Stuttgart) Stuttgarten dago, Alemanian. 1829an sortu zuten eta hamar fakultatetan antolatuta dago.
TU9 partzuergoko kide da, Alemaniako zientzia eta ingeniaritzako bederatzi unibertsitate nagusiak biltzen dituena. Ingeniaritza zibilean, mekanikan eta elektrikoan ikasketak oso baloratuak ditu, baita natura zientzietan ere, bereziki fisika eta kimika.
1770tik 1794ra bitartean, Karlsschulea izan zen Stuttgarteko lehen unibertsitatea. 1818. urteaz geroztik, Hohenheim auzoan dagoen Stuttgarteko unibertsitate zaharrari Hohenheimgo Unibertsitatea deitzen zaio. Ez da Stuttgarteko Unibertsitatearekin lotuta, elkarlan batzuetan izan ezik.
Stuttgarteko Unibertsitatea 1829an sortu zuten eta 2004an bere 175. urteurrena ospatu zuen. Teknika zientzien eta elkartutako ikasketen gero eta garrantzi handiagoa dela eta, 1876. urteaz geroztik ikastetxe teknikoa izan zen. 1900.urtean diziplina teknikoak emateko eskubidea eman zioten. Stuttgarteko Eskola Teknikoak ematen zituen ikasketen garapenak izena eta egoera aldatzera eraman zuen 1967an, gaurko "Universität Stuttgart" bihurtuz.
1950eko hamarkadaren bukaeratik aurrera, unibertsitatearen zati bat Stuttgart-Vaihingen auzora eraman dute. Ikasketa tekniko gehienak (informatika, ingeniaritza, etab.) Vaihingenen daude, eta gizarte zientziak, arkitektura eta antzeko irakaspenak erdiguneko campusean irakasten dituzte.
Unibertsitatea hamar fakultateetan banatuta dago: