Stacey Fru | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Johannesburg, 2007ko otsailaren 16a (17 urte) |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Stacey Fru (Johannesburg, 2007ko otsailaren 16a) hegoafrikar haur literaturako idazle eta haurren eskubideen aldeko ekintzailea da. 2015ean Smelly Cats liburua argitaratu zuen eta, News24 webgunearen arabera, Afrikako idazle gazteena bihurtu zen[1]. 2016an, Stacey Fru Fundazioa sortu zuen, Hegoafrikako landa eremuetako haurren hezkuntzarako sarbidea hobetzera bideratutako ongintzazko erakundea[2].
Fruren gurasoak kamerundar jatorrikoak dira[2]. Stacey familiako lau seme-alabetatik bigarrena da. Lehen liburua, Smelly Cats izenekoa[3], gurasoek jakin gabe idatzi zuen[4] eta zortzi urte bete baino lehen argitaratu zuen. News24 webguneak dio Afrikako idazle gazteena dela[1].
2016an, Stacey Fru Fundazioa sortu zuen Hegoafrikako landa eremuetako haurrei laguntzeko[2]. 2017an, Save the Children erakundearen enbaxadore bihurtu zen[4].
2019an, bere liburua, Tim's Answer, aldi berean inprimatzean, Braillean eta DAISY sistemaren bidez argitaratu zen Hegoafrikako lehen liburu bihurtu zen[3].
2021eko martxoan, Avance Mediak 100 hegoafrikar gazte eragingarrienen zerrendan sartu zuen[9].