Sobietar zinema SESBen egindako zinema da, hizkuntza nagusia errusiera izanik. Lanik esanguratsuenak Armeniar SES, Errusiar SESF, Georgiar SES eta Ukrainar SESetan egin zen eta, maila txikiago batean, Bielorrusiar SES, Lituaniar SES eta Moldaviar SESetan.

Sorrera

1917. urtean, Boltxebikeen Iraultza izan zenean, tsarren aurkako neurri zinematografikoak hasi ziren, baita Gerra Zibila zela eta, 1919an. Leninek, zinemaren bidez, tesi iraultzaileen arabera moldatu nahi du herria. Sovkina sortu zen zinema monopolizatzeko tresna gisa, eta V. Gardinek zuzendutako Estatuko Zinematografia Eskola. Iraultzak zineman aldaketa dakar eta Ipar Amerikako eta Eskandinaviakoaren eratorria etorriko da.

Kronologia

Sobiet Batasuneko zinemak kronologia hau jarraitu du:

Aktore Eszentrikoaren Fabrika

Antzerkigintzaren eragina nabarmena da. 1921ean Petrogradon sortzen da antzerki-laborategia, geroago zineman aplikatuko dena: F.E.K.S (Fabrika Ekstzentritxeskovo Aktjora). Lev Kulexoven metodo akrobatikoak eta Meyerholden biomekanikoak lantzen ziren bertan, eta artearen komedia, karikatura eta keinu-zinema praktikatzen zen.

Zirkuaren eragina ere bazuen eta interpretazio naturalista eta narrazio errealista baztertzen ziren eszentrizitate berritzaile, irudimenez betetakoa eta intentzionalaren alde. Proiektu hau ‘kaligarista’ espresionistei hurbiltzen zitzaien. Zinema sobietarreko sortzaile handienak eszentrismoaren esperientziatik pasako dira, nahiz eta ondoren bideratze erradikaletik askatuko diren, Vertovek egin zuen moduan.

Muturrekoak eta moderatuak

Zinemagile berritzaileak landuko ditugu: muturrekoak (Dziga Vertov eta Lev Kulexov) eta moderatuak (Sergei Eisenstein eta Vsevolod Pudovkin).

Sakontzeko, irakurri: «Dziga Vertov» eta «Lev Kulexov»
Sakontzeko, irakurri: «Sergei Eisenstein» eta «Vsevolod Pudovkin»

Errealismo sozialista

Sakontzeko, irakurri: «Errealismo sozialista»

1930. hamarkadaren hasieran formalismoaren kritika zabaltzen da ‘Urria’ (Oktiabr, S.M. Eisenstein, 1927) bezalako filmetara zuzenduta, eta orokorrean, esperimentalak eta abangoardistak diren guztietara. Film horiek artearen funtzio sozialari uko egiten diotela argumentatzen da. Zinemak didaktiko izan behar duela azpimarratzen da.

Errealismo Sozialistaren arabera errealitatea eraldatu behar da gizartearen indar progresistak jarraituta. Orduan, zinema epikoa eta masei zuzendutakoa bigarren mailan geratuko da. ‘Heroi sozialisten’ biografiak handituko dira, baina geroago eredu hori Historiarekin lotutako errealismora hurbilduko da. Errealismo horrek aberria goraipatzea bilatzen zuen. Garai honetan kokatzen dira Eisensteinen hainbat film:

Kanpo estekak