Serhiy Honchar | |
---|---|
(2011) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Rivne, 1970eko uztailaren 3a (53 urte) |
Herrialdea | Ukraina |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia eta kirol zuzendaria |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Amica Chips–Tacconi Sport (en) | 1996-1996 |
Aki | 1997-1997 |
Aurum Hotels | 1998-1998 |
Vini Caldirola (en) | 1999-1999 |
Liquigas–Pata (en) | 2000-2001 |
Fassa Bortolo | 2002-2002 |
Domina Vacanze-De Nardi | 2003-2005 |
T-Mobile | 2006-2007 |
Parte-hartzailea
| |
Posizio edo espezialitatea | routierra igotzailea |
Pisua | 72 kilogramo |
Altuera | 176 zentimetro |
Serhiy Honchar (ukraineraz: Сергій Гончар; Rivne, 1970eko uztailaren 3a) ukrainar txirrindulari ohi bat da, profesionala 1996 eta 2010 artean, denbora horretan 29 garaipen lortuz.
Erlojupekoan espezialista da, dituen Munduko Txapelketako hiru dominek frogatzen duten bezala.
Itzuli Handietan lortu dituen emaitzarik hoberenak Italiako Giroan lortu ditu, non 5 etapa garaipen lortu dituen, 2004ko Italiako Giroan 2. postuan amaitzea ere lortuz. Gainera, 2001eko Italiako Giroan 4., 1997ko Italiako Giroan 5., 2005eko Italiako Giroan 6., 1999ko Italiako Giroan 7., 2003ko Italiako Giroan 8., 2002ko Italiako Giroan 9. eta 1998ko Italiako Giroan 10. ere izan zen.
2006ko Frantziako Tourrean lehen erlojupekoa irabazi zuen, hala, une horretan sailkapen nagusiko lider bihurtuz. Hala, Frantziako Tourreko maillot horia jantzi zuen lehen ukrainarra izan zen. Azken erlojupekoa ere irabazi zuen, Parisko azken helmugara iritsi baino egun bat lehenago.
2007ko ekainean T-Mobile Team taldetik bota zuten Romandiako Tourrean zehar eginiko barne analisi batzuei buruz taldean zeuden zalantzen ondorioz eta 2007ko Italiako Giroan parte hartu zutenetatik ere kanpo utzi zutenak.
Ofizialki 2010an erretiratu zen.
1993
1996
1997
1998
1999
2000
2001
2002
2003
2004
2005
2006
2008
Itzuli Handia | 1994 | 1995 | 1996 | 1997 | 1998 | 1999 | 2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | — | — | — | 5. | 10. | 7. | 9. | 4. | 23. | 8. | 2. | 6. | UT | — | — | — |
Frantziako Tourra | — | — | — | — | — | — | — | — | 64. | — | — | UT | 52. | — | — | — |
Espainiako Vuelta | — | — | — | 56. | UT | — | 57. | — | — | — | — | — | — | — | — | — |
Munduko Txapelketa | — | — | — | 55. | 26. | UT | UT | — | — | 40. | — | — | — | — | — | UT |
Munduko Erlojupeko Tx | 18. | 43. | — | 2. | 3. | 6. | 1. | 11. | — | 21. | — | — | — | — | 15. | — |
— | Ez zuen parte hartu |
DSK | Deskalifikatua |
UT | Utzi |