Satis | |
---|---|
Egiptoar mitologia | |
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Satis edo Satet, "gezi batek bezala hegan egiten duena", egiptoar mitologian gerra, uholde, ugalkortasun eta maitasunaren jainkosa da.
Goi Egiptoko koroa duen emakume bezala irudikatu zen, bi adarrekin, ankha eta zetroarekin. Baita antilope itxurarekin ere
Faraoiaren jainkosa babeslea eta Nubiako mugaren zaintzailea
Gerrarekin eta Elefantina uhartearekin lotuta dago, Piramideen testuetan
Khnumen emaztea eta Anuketen ama (edo ahizpa). Khnum eta Anuketekin Elefantinako hirukoa osatzen zuen, eta Esnakoa Khnum eta Neitekin.
Isis-Hathor, Amonet, Manat eta Renpetekin identifikatua izan zen.
"Beheragoko lurraldeko izpiritua" titulua zeraman.
Sehel uhartean gurtua izan zen, Asuanetik gertu.