Sarako Eskola euskal literaturako mugimendu bat izan zen, XVII. mendekoa. Eskolako kideak Sara, Donibane Lohizune eta Ziburu lapurtar herriek eratutako triangeluan sortuak ziren gehienbat.
XVII. mendea izpiritualtasunaz beteriko mendea zen, eta kultura gai horri oso lotuta zegoen. Izpiritualtasuna hedatzeko, inguruko apaizek herri hizkuntza erabili zuten: euskara. Hori zela eta, XVII. mendea euskal kulturaren pizkundearen mendea izan zen.
Sarako Eskola berez ez zen eskola bat, baizik eta ezaugarri komunak zituzten idazle batzuen taldea edo literatur mugimendua. Hain izan zen garrantzizkoa, non ekialdeko idazleetan ere izan baitzuen oihartzun eta eragina, hala nola Arnaud Oihenart eta Juan Tartasengan.
Hiru multzo egin daitezke:
Sarako eskolako idazleak batzen dituzten ezaugarriak hauek dira:
Hainbat adituk —besteak beste, Patxi Salaberri Muñoak[1]— zalantzan jartzen dute benetan «eskola» batez hitz egin daitekeen, ez baitago argi idazle horien artean benetako adiskidetasun edo lankidego harremanik ote zegoen. Sarako Eskola deritzon taldearen barnean sartu izan dira geografikoki, kronologikoki nahiz hierarkia sozialaren aldetik oso urrun ziren idazleak. Kontzeptu hori garai jakin bateko idazleak biltzeko etiketa baino ez da.