Ezizena(k) | Águias, Encarnados, Glorioso | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1904 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol zelaia | Estádio da Luz edukiera: 65.400 lagun inaugurazioa: 1954 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | Luís Filipe Vieira | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Roger Schmidt | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Primeira Liga | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2022-23 | 1.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | Webgune ofiziala | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
SL Benfica (Sport Lisboa e Benfica) Portugalgo futbol talderik loriatsuena da, Liga eta kopa gehien irabazteaz gain bi Europako Kopa ere eskuratu baititu. Lisboako Benfica auzoko taldea da eta Estádio da Luz zelaian jokatzen ditu etxeko partidak.
Taldea 1904 urtean sortu zen Lisboako hegomendebaldeko Belem auzoan Sport Lisboa izenarekin. 1907an jokalari batzuk nahiago izan zuten talde hobea zen Sporting Clubera joatea eta ondorioz taldeak Benfica auzoko Grupo Sport Benfica-rekin bat egitea erabaki zuen 1908an.
Urrezko garaia 60. hamarkadan izan zuen Europako Kopako bost final jokatu baitzituen, hauetatik lehenengo biak irabaziz. 1961ean FC Barcelona 3-2ko emaitzaz gainditu zuen eta hurrengo urtean Real Madrili 5-3 irabazi zion, galdutakoak AC Milan, Inter Milan eta Manchester Uniteden aurkakoak izan ziren. Eusébio futbolaria izan zen garai hartako ikur nagusia.
70. eta 80. hamarkadak zilarrezko aroa izenaz ezagutzen da, Portugaleko txapelketatan nagusi izan arren Europako talde handia izateari utzi baitzion.
Diru arazoak zirela eta, 1994 eta 2003 artean krisialdia izan zuen. 2004an ordea Luís Filipe Vieira presidentea hautatu eta buelta eman zion egoerari. Berehala iritsi ziren titulu berriak Portugalen. Gaur egun herrialdeko talde nagusietako bat izaten jarraitzen du eta azkenengo zazpi ligatatik lau irabazi ditu eta beste hirutan bigarrena izan da.
Europako txapelketatan ere goraldia izan du eta 2013 eta 2014 urteko UEFA Europa Leagueko finalak jokatu ditu, baina bietan galtzaile atera da, 2013an Chelseak azken minutuan gainditu zuen (2-1) eta 2014an Sevilla FC-k 0-0 berdindu ondoren penaltietan.
Hurrengo denboraldietan Portugalen nagusi izan da eta txapelketa gehienak eskuratu ditu.
|
|
|
|
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|
|
|
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
2023ko uztailaren 19an eguneratua.
|
|
Txapelketa | Urtea | Txapelduna | Emaitza | Finalista | Hiria |
---|---|---|---|---|---|
Kontinentearteko Kopa | 1961 | CA Peñarol | 0-1, 5-0, 2-1 | Benfica | |
1962 | Santos FC | 3-2 , 5-2 | Benfica | ||
Europako Kopa | 1960-61 | Benfica | 3-2 | FC Barcelona | Berna |
1961-62 | Benfica | 5-3 | Real Madril | Amsterdam | |
1962-63 | AC Milan | 2-1 | Benfica | Londres | |
1964-65 | Inter Milan | 1-0 | Benfica | Milan | |
1967-68 | Manchester United | 4-1 | Benfica | Londres | |
1987-88 | PSV Eindhoven | 0-0 (pen:6-5) | Benfica | Stuttgart | |
1989-90 | AC Milan | 1-0 | Benfica | Viena | |
Europako Superkopa | ez | ||||
UEFA Kopa | 1982-83 | RSC Anderlecht | 1-0, 1-1 | Benfica | |
2012-13 | Chelsea FC | 2-1 | Benfica | ||
2013-14 | Sevilla FC | 0-0 (pen:4-2) | Benfica | ||
Europako Errekopa | ez |
Benficak Iberiar Kopako finala jokatu zuen Athletic Clubaren aurka eta Txapeldunen Ligan ere aritu zen Errealaren aurka.
Denboraldia | Txapelketa | Fasea | Etxekoa | Emaitza | Kanpokoa |
---|---|---|---|---|---|
1983 | Iberiar Kopa | Finala | Athletic Benfica |
2-1 3-1 |
Benfica Athletic |
2023-24 | UEFAko Txapeldunen Liga | Liga fasea | Belfica Real Sociedad |
0-1 3-1 |
Real Sociedad Benfica |
Areto futbol talde indartsua ere badu. Hona hemen palmaresa:
2022-23ko Portugalgo Liga | |
---|---|
Arouca | Benfica | Boavista | Braga | Casa Pia | Chaves | Estoril Praia | Famalicão | Gil Vicente | Marítimo Funchal Paços de Ferreira | Portimonense | Porto | Rio Ave | Santa Clara | Sporting Clube | Vitória de Guimarães | Vizela |