Puppy | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Jeff Koons |
Sorrera-urtea | 1992 |
Izenburua | Puppy |
Mugimendua | Neo popa |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | altzairu herdoilgaitza |
Dimentsioak | 9,1 () m |
Genero artistikoa | topiary sculpture (en) eta arte publikoa |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Bilduma | Guggenheim Bilbao Museoa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Bilbo |
Koordenatuak | 43°16′04″N 2°56′04″W / 43.267692°N 2.934489°W |
Puppy edo Txakurkumea[1] Guggenheim Bilbao Museoaren aurrealdeean dagoen eskultura bat da, Abandoibarra etorbidean. 1992ko Jeff Koons estatubatuar artistaren lana da eta lorez estalitako altzairuzko egitura baten bidez West Highland White Terrier arrazako txakur bat irudikatzen du. Bere neurriak 1240 x 910 x 850 cm.-koak dira eta 16 tonako pisua du. AEBtako Connecticut estatuko Peter M. Brant-en lursailetan ere kopia zehatz bat badago.[2]
Puppy obrarekin Koonsek iragana eta oraina elkartzen ditu, ordenagailu-modelo sofistikatu bat erabili baitu XVIII. mendeko lorategi klasikoei erreferentzia egiten dien lan bat sortzeko. Koonsek erakartzeko, baikortasuna eragiteko eta, bere esanetan, "konfiantza eta segurtasuna" pizteko helburu sendoaz diseinatu du eskultura publiko hau. Puppyk museoaren ataria zaindu eta, aldi berean, miresmenez eta pozez betetzen ditu ikusleak. [3] Udaberri eta udazkenero lore aldaketa egiten zaio eta mantenuan hilero 9.000 euro aurrekontua du.[4][5] 2020an COVID-19a dela eta musuko edo maskara jarri zioten.[6]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |